1977ko Euskal Herriko Itzulia | ![](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/86/Cycling_%28road%29_pictogram.svg/35px-Cycling_%28road%29_pictogram.svg.png) |
|
Datu orokorrak |
Lasterketa | 17. Euskal Herriko Itzulia |
Datak | martxoak 28 – 1977.eko apirilak 1 |
Herrialdea | Espainia |
Irteera-lekua | Hondarribia |
Helduera-lekua | Iurreta |
Emaitzak |
Txapelduna | José Antonio González Linares (Kas-Campagnolo) |
Txapeldunordea | Paul Wellens (Frisol-Thirion-Gazelle) |
Hirugarrena | Jean-Pierre Baert (Frisol-Thirion-Gazelle) |
Puntukako sailkapena | Miguel María Lasa (Teka) |
Eskalatzailerik onena | Miguel María Lasa (Teka) |
◀1976 | 1978▶ |
Dokumentazioa ![](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e4/Wikidata-logo_S.svg/12px-Wikidata-logo_S.svg.png) |
1977ko Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa honen 17. edizioa izan zen. 1977ko martxoak 28 eta apirilak 1 artean egin zuten. 794 kilometroko ibilbidea zuen 5 etapatan banatuta, baina 640 kilometro baino ez ziren egin 4 etapatan, hirugarrena, edizio honetako etapa erregina zena suspenditua geratu ondoren, txirrindulariak igarotzea eragotzi zuen elurte izugarriaren ondorioz.
3 talde espainiarrek (Kas, Teka eta Novostil) eta Frisol (Herbehereak) eta Känel (Suitza) talde atzerritarrek parte hartu zuten, orotara 50 txirrindularik parte hartu eta proba 34k amaitu zutelarik.
Garailea José Antonio González Linares kantabriarra izan zen, proba honetan lortu zituen lau garaipenetatik hirugarrena lortuz.
Etapak
Sailkapenak
Tarteko helmugen sailkapena |
1. | Rene Wuyckens | FRI | 12 puntu | | 2. | Benny Schepmans | FRI | 6 puntu | | |
Taldekako sailkapena |
1. | Kas | 52h 14' 25s | | 2. | Frisol | 07 segundora | | 3. | Novostil | 11' 42 segundora | | 4. | Teka | 18' 44 segundora | | 5. | Känel | 58' 45 segundora | | |
Kanpo estekak
- 1977ko Euskal Herriko Itzulia