Adierazpen geografiko babestua
Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) Europar Batasunak erregulatzen duen kalitate sor-marka bat da, gainera, izen onaren jabe izateak produktuari abantailak ematen dizkio. 1992an sortua izan zen. Izendapen honekin, eta 2081/92 eta 2082/92 (EEE) arautegien bitartez, ezaugarri hauek dituen produktu edo elikagaia zehaztu edo identifikatu nahi da:
- a) Leku, eskualde edo herrialdea zehatz batekoa dela.
- b) Bere jatorri geografikoari loturik dagoen kalitate, ospe edo bestelako ezaugarri nabarmen bat duela.
- c) Gutxienez bere ekoizpen, eraldaketa edo lanketa faseetako bat eremu geografiko zehatz horretan burutzen dela.
Euskal Herria
Euskadi[1]
- Gernikako piperra
- Euskal Okela
Nafarroa Garaia
- Nafarroako Aratxea Adierazpen Geografiko Babestua
- Nafarroako Olioaren Adierazpen Geografiko Babestua
- Nafarroako Patxarana Adierazpen Geografiko Babestua
- Nafarroako Zainzuriaren Adierazpen Geografiko Babestua
- Tuterako Orburuaren Adierazpen Geografiko Babestua
Iparraldea
- Baionako Xingarraren Adierazpen Geografiko Babestua
- Espeletako Piperraren Adierazpen Geografiko Babestua
Ereferentziak
- ↑ Jatorrizko Izendapen eta Adierazpen Geografiko Babestuak. Kalitate Berezitua. Euskadieus[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- Datuak: Q3104453
- Multimedia: Protected geographical indication / Q3104453