Afrikako Izar Beltza

Afrikako Izar Beltza

Afrikako Izar Beltza Afrika orokorrean eta bereziki Ghana ordezkatzen duen bost puntako izar beltza da[1].

Historia

Marcus Garvey jamaikar politikari, kazetari eta aktibistak 1919an Black Star Line itsas konpainia sortu zuen "Afrikara itzulera mugimendua"-ren (ingelesez: Back-to-Africa movement) baitan. Kontrako bidea egiten zuen White Star Line konpainia hartu zuen erreferentzia eta haren izar zuria beltz bihurtu zuen. Izar beltz hori berehala bihurtu zen panafrikanismoaren eta Afrikako anti-kolonialismoaren ikur.

Independentzia lortu zuen lehenengo herrialdea Ghana izan zen, 1957an, eta izar beltza bihurtu zen herrialde askearen ikurra. Theodosia Okoh artistak Ghanako bandera berria diseinatzerakoan panafrikanismoaren koloreak (gorria-horia-berdea) eta izar beltza erabili zituen.

Ondoren beste herrialde afrikar batzuek ere hartu zuten izar beltza independentzia lortu ahala.

Erabilera

Ghanan

  • Ghanako bandera.
    Ghanako bandera.
  • Ghanako armarria.
    Ghanako armarria.
  • Izar Beltzaren enparantza, Akkran.
    Izar Beltzaren enparantza, Akkran.

Beste batzuk

  • Ginea Bissauko bandera.
    Ginea Bissauko bandera.
  • Sao Tome eta Principeko bandera.
  • Somalilandiako bandera.
    Somalilandiako bandera.
  • Cabo Verdeko bandera zaharra (1975–1992).
    Cabo Verdeko bandera zaharra (1975–1992).

Erreferentziak

  1. Lentz, Carola. (2008). "Travelling emblems of power: the Ghanaian 'Seat of State'". Department of Anthropology and African Studies Working Papers. University of Mainz..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q24962812
  • Commonscat Multimedia: Black Star of Africa / Q24962812

  • Wd Datuak: Q24962812
  • Commonscat Multimedia: Black Star of Africa / Q24962812