Alejandra Torray

Alejandra Torray
Bizitza
Jaiotza1968ko uztailaren 2a (56 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
KidetzaEspainiako Arte Eszenikoen Akademia
IMDB: nm1652407 Edit the value on Wikidata

Alejandra Guerrero Torra, ezagunagoa Alejandra Torray izen artistikoaz (Madril, 1968ko uztailaren 2a)[1] madrildar aktorea eta ahots-aktorea da. Ezahuna egin zen SMS, Sin miedo a soñar (2006), Hospital Central (2000) eta El comisario (1999) lanekin.[1] [2][3][4]

Bizitza

Nuria Torray aktorearen eta Juan Guerrero Zamora eszena zuzendariaren alaba da, beraz, giro eszenikoan hezia. Artearen Historia ikasi zuen, 1991n lizentziatu zen.[5]

Aktore ibilbidea

22 urterekin egin zuen debuta aktore gisa, El marinero (1990) lanaren moldaketa batekin, Fernando Pessoaren istorio bat Carmen Martin Gaitek egina.[6]

Eszenatokien gainean, Neil Simonen Mi querida familia (1994), Miguel Murilloren Y sin embargo te quiero (2008) Ángeles Martínekin edo Antonio Galaren El hotelito (2013) lanetan parte hartu du, besteak beste.[7][8][9] Espainiako Urrezko Mendeko autore klasikoen artean, interpretazio hauek nabarmentzen dira: Lope de Vegaren El perro del hortelano (1993), Agustin Moretoren El lindo don Diego (2007) eta Pedro Calderón de la Barcaren Casa con dos puertas, mala es de guardar (2007) eta No hay burlas con el amor (2008).

1990eko hamarkadaren erdialdetik telebistan ohikoa izan da. Hainbat telesailetan egin ditu agerraldi aipagarriak: Compuesta y sin novio (1994), Médico de familia (1995-1996), SMS (2006-2007), Como el perro y el gato (2007) Arturo Fernandezekin edo Fago (2008).

Halaber, ahots aktore lanak ere egin ditu.

Antzerki ibilbidea

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Alejandra Torray | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Alejandra Torray, actriz: "Es necesario este teatro para entretener sin pretensiones y pasar un buen rato"» El Español 2024-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  3. (Gaztelaniaz) «Alejandra Torray» Helena Freijedo Management (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  4. (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Alejandra Torray» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  5. (Gaztelaniaz) querevientenlosartistas. (2015-03-13). «Alejandra Torray: El teatro me es necesario porque es mi segunda piel, un modo de entender la vida, un punto de encuentro y comunicación» Que Revienten los Artistas (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  6. «'Madrid me ha llegado a agobiar' | Vivienda | elmundo.es» www.elmundo.es.
  7. «ABC MADRID 10-04-1994 página 95 - Archivo ABC» abc 2019-08-27.
  8. 20minutos. (2008-12-04). «Ángeles Martín y Alejandra Torray protagonizan 'Y sin embargo te quiero'» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
  9. «Alejandra Torray: «Mi Montse es una catalana de bien»» Diario ABC 2013-09-16.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16528266
  • Wd Datuak: Q16528266