Alfredo Irusta Sampedro

Alfredo Irusta Sampedro
Bizitza
JaiotzaTrapagaran, 1968ko urtarrilaren 8a (56 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaAlfredo Irusta Irusta
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Alfredo Irusta Sampedro (Trapagaran, Bizkaia, 1968ko urtarrilaren 8a) txirrindulari ohia da, 1992 eta 1996 artean profesionala izan zena. Bere ibilbidean ez zuen garaipenik lortu.[1]

Haren aita Alfredo Irusta Irusta ere txirrindulari profesionala izan zen.

Palmaresa

1988 (amateurra)

  • 2. Santikutz Klasikan
  • 3. Bidasoko Itzulian
  • Artxanda
  • 2. Busturia

1990

  • 8. Gorlako Igoeran

1991

1995 (profesionala)

Emaitzak lasterketa nagusietan

Lasterketa 1992 1993 1994 1995 1996
Italiako Giroa - - - UT UT
Frantziako Tourra - - - - -
Espainiako Vuelta - 69. 47. 80. -
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak - - - - -

-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, erretiratu zen

Taldeak

Historiazalea

Irustak Euskal Herriko historiarekin zuen jakin-mina zela eta, hainbat urtetan Espainiako Gerra Zibileko eta Karlistaldietako jaurtigaiak eta bestelako piezak lurpean bilatzeari ekin zion. Muskizko bere etxean ehunka jaurtigai biltzera iritsi zen, eta garai haietako Euskal Herriko munizioaren arloan jakintza handia eskuratu zuen. Arlo horretan Aranzadi Zientzia Elkartearekin egiten zuen lana. 2014ko ekainean, etxean gordetzen zituen jaurtigaietako bat istripuz lehertu zitzaion; jasandako zaurien ondorioz, zangoa ebaki zioten.[2]

Erreferentziak

  1. Urtekaria
  2. (Gaztelaniaz) El arsenal secreto de Alfredo Irusta, elpais.com, 2014-06-28.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8195371
  • Wd Datuak: Q8195371