Anaglyptus mysticus
Anaglyptus mysticus | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Anaglyptini |
Generoa | Anaglyptus |
Espeziea | Anaglyptus mysticus Linnaeus, 1758 |
Anaglyptus mysticus Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian eta Afrika iparraldean bizi da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].
Deskribapena
Tamaina txikiko kakalardoa da, 8-15 mm arteko luzera izaten du[3]. Burua eta pronotoa beltzak dira. Elitroak gorrixkak dira aurrealdean eta gris-urdinak atzealdean. Kolore argiko hiru lerrok zeharkatzen dute, marrazki bitxia osatuz. Ile txikiz estalita du gorputza eta tonu urdinxka ematen diote animaliari.
Habitata
Baso hosterorkorretan aurkitzen dira, hurritza, pagoa, astigarra, haltza eta horrelako zuhaitzak nagusi diren tokietan. Bertan behera utzitako lorategi, parke eta baratzetan ere ohikoak dira[3].
Bizi zikloa
Bi edo hiru urte hartzen dituen zikloa osatzen du Anaglyptus mysticus kakalardoak[1]. Helduek arrautzak jartzen dituzte hildako zuhaitzen enborretan eta beldarrak haietako zuraz elikatzen dira. Helduak udaberrian eta udan ikusten dira lorez lore hegan, bereziki infloreszentziak atsegin dituzte[1].
Iruditegia
- Heldua infloreszentzia baten gainean.
- Elitro koloretsuen bi adibide.
- Kakalardoaren burua.
Erreferentziak
- ↑ a b c (Ingelesez) «Anaglyptus mysticus» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b «Anaglyptus mysticus» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
Kanpo estekak
- Datuak: Q1101855
- Multimedia: Anaglyptus mysticus / Q1101855
- Espezieak: Anaglyptus (Anaglyptus) mysticus