Androkonio
Androkonioa edo androkonio ezkatak hainbat lepidoptero espezietako arrek dituzten ezkata espezializatuak dira, hala tximeletek nola sitsek. Ezkata hauen azpian dauden guruin zelulek feromonak jariatzen dituzte espezie bereko emeak erakartzeko edo gorteatzeko[1].
Androkonioen kokapena anitza da, hegaletan, gorputzean zehar eta hanketan aurki daitezke. Ohikoa izaten da aurreko hegalen azpialdeko inbaginaziotan agertzea[2], edo baita hegaletako iletxoen matazetan ere, horrek airean barreia daitezen laguntzen baitu.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q2600100
- Multimedia: Androconia / Q2600100