Anglo-Vasco

Artikulu hau Gasteizko auzoari buruzkoa da; burdinbidea gaitzat duena beste hau da: «Anglo-Vasco-Navarro trenbidea»
Anglo-Vasco
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′N 2°40′W / 42.85°N 2.67°W / 42.85; -2.67
Demografia

Anglo-Vasco Gasteizko (Araba) auzoa da. Bere izena aspaldi Gasteiz zeharkatzen zuen bide estuko trenbideari zor dio. Tren-linea honek, Anglo-Vasco-Navarro deiturikoak, 1888tik 1968ra jardun zuen Bergara eta Lizarra arteko bidean. Auzoa Gasteizko Alde Zaharraren ekialdean dago (alde horretarantz egin zen lehen hiri hedapena izan zen), eta bere mendebaldean Obispo Ballester kalea eta Herrandarren kalea dira muga, hain zuzen trenaren igarobidean sortu ziren kaleak trenbidea desagertu ondoren.

Auzoaren zati bati, San Anton plazaren ekialdera 70ko hamarkadan eraikitako etxebizitza-poligonoari, Aranbide esaten zaio. Lantegi batzuk ordezkatu zituen.

2005ean 4.923 biztanle zituen El Anglo auzo osoak. Gasteizko auzo berrien eraikuntza dela-eta, El Anglo-ren biztanleria zertxobait jaisten ari da azken urteotan, eta, 2008an, 4.707 biztanle zituen.

Ondasun nabarmenak

  • Artium
  • Gasteizko autobus geltokia

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
  • Anglo-Vascoren 2001eko ortoargazkia www.alava.net webgunean[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q574265
  • Wd Datuak: Q574265


Gasteiz Gasteizko auzoak Gasteiz

Abetxuku • Aretxabaleta-Gardelegi • Adurtza • Aldaia • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • Aranbizkarra • Arantzabela • AriznabarraArkaiateArriaga-LakuaBabesgabeakBorinbizkarra • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • ElejaldeGazalbide • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ibaialde • Izarra • JudimendiKoroatzeaLarrein • Lovaina • Mariturri • Mendizorrotza • Olaran • PilarSalburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • San Tomas • TxagorritxuZabalgana • Zabalgunea • Zaramaga