Apurtuarte Kluba
Ezizena(k) | Apurtu | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1926 (98 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Arteaga Erandio | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Juan Ignacio Bilbao | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Unai Bilbao | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 17.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
Apurtuarte Kluba Erandioko futbol taldea da. 1926an sortua, Asua eta Erandio Goikoa auzoetako taldea da.
Historia
Apurtuarte 1926an Erandioko Asuan sortu zuten eta 1928an lehian hasi zen Txorierri osoko talderik zaharrena izanda. Izena Juan Egaña sortzaileak asmatu zuen. Honek ez zuen klubaren ibilbidea luzea izango zenik espero eta apurtuarte aguanta dadila izena proposatu zuen.
Gerra Zibilean kluba desagertu eta 1943an berriro itzuli zen. 1950eko hamarkadaren bukaeran Hirugarren Mailara igo zen eta hiru urte eman zituen han. 1960an jaitsi eta zelaia topatu gabe desagertu zen.
1962 urtean berriz ekin zion futbolari Loiuko San Jose futbol zelaian jokatuz. Ondoren Erandioko Arteaga zelaia eraiki zuten.
Jokalari ezagunak
- Rafael Eguskiza Aurrekoetxea, euskal selekzioan aritutakoa;
- Tomas Zarraonaindia, Telmo Zarraren anaia;
- Sabino Agirre, Athletic Clubeko jokalari ohia;
- Sabin Bilbao, Deportivo de La Coruñako jokalari ohia.
Uniformea
- Lehena: zamarra gorri-berde eta praka zuriak
Futbol Zelaia
Erandioko Arteaga Futbol Zelaian [1] [2] jokatzen du.
Datuak
2024-25 denboraldia barne.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 0
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 3
- Emaitzarik onena: 5. (Hirugarren Maila, 58-59 denboraldia)
Azken denboraldiak
Denboraldia | Maila | Emaitza |
---|---|---|
2008-09 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 5.a |
2009-10 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 2.a |
2010-11 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 11.a |
2011-12 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 6.a |
2012-13 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 7.a |
2013-14 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 6.a |
2014-15 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 7.a |
2015-16 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 5.a |
2016-17 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 14.a |
2017-18 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 15.a |
2018-19 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 15.a (jeitsi) |
2019-20 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 10.a |
2020-21 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | ? |
2021-22 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | ? |
2022-23 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 11.a |
2023-24 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 17.a (jaitsi) |
2024-25 | Bizkaiko 1. erregionala |
Palmaresa
- Bizkaiko Ohorezko futbol maila (1): 2018
Kanpo estekak
- Datuak: Q4782327