Arhopalus rusticus

Arhopalus rusticus
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
GeneroaArhopalus
Espeziea Arhopalus rusticus
Linnaeus, 1758

Arhopalus rusticus Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena[1]. Europan eta Asian bizi da, Siberian, Txinan, Japonian eta Pakistanen aurkitu baita[2]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[3].

Deskribapena

Tamaina txiki ertaineko kakalardoa da, 10-30 mm artean neurtzen baititu. Gorputza luzea eta zapala du eta ile motz motzak estaltzen du. Elitroek bi edo hiru arrail azaltzen dituzte. Gorputz guztiak kolore marroia du, hala buruak, pronotoak, elitroek, antenek eta hankek. Horrela enborrarekin mimetizatzen da[4].

Buruaren alboetan begi beltz handiak ditu. Emeen antenek gorputzaren luzeraren erdia neurtzen dute eta arren antenak luzeagoak dira, gorputzaren bi heren ingurukoak.

Beldarra zuria da eta helduak bezala zapala. 28-39 mm luze izaten da.

Habitata

Konifero basoetan aurkitzen da. Zuhaitzen enborraren oinarrian habia egiten du eta egunez bertan ezkutatzen da[4]. Gauez da aktiboa eta herrietako argiek erakarri egiten dute. Hegalari onak dira. Emeak gai dira 18 kilometro gelditu gabe hegan egiteko[4].

Bizi zikloa

Helduak ekaina erdialdetik abuztu erdialdera ikusten dira. Ilunabarrean kopulatzen dute eta emeek zuhaitzen enborren azalean 800 arrautza jartzen dituzte. 2-3 astetara beldarrak jaiotzen dira eta zuhaizten azalaren azpialdean zurez elikatzen dira. 6-7 mm diametrodun tuelak egiten dituzte[4]. Bi negutan hibernatu egiten dute eta hirugarren urtearen udaberrian pupa eratzeko ganbera sortzen dute enbor barnean. 14-21 egun pupa egoeran egon ondoren jaiotzen dira Arhopalus rusticus helduak.

Iruditegia

  • Heldua.
    Heldua.
  • Heldua.
    Heldua.
  • Buruaren argazkia, begia eta antenaren oinarria.
    Buruaren argazkia, begia eta antenaren oinarria.

Erreferentziak

  1. «Cerambycidae (Longhorns)» titan.gbif.fr (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  2. «ITIS - Report: Arhopalus rusticus obsoletus» www.itis.gov (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  3. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  4. a b c d «Arhopalus rusticus | Sistema Nacional de Vigilancia y Monitoreo de plagas» www.sinavimo.gob.ar (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1265892
  • Commonscat Multimedia: Arhopalus rusticus / Q1265892
  • Wikispecies Espezieak: Arhopalus rusticus

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 80644
  • BioLib: 11022
  • CONABIO: 110711ARTROB501212
  • Dyntaxa: 105896
  • EOL: 2661273
  • Fauna Europaea: 114811
  • GBIF: 4292492
  • ITIS: 702492
  • NCBI: 256647
  • Wd Datuak: Q1265892
  • Commonscat Multimedia: Arhopalus rusticus / Q1265892
  • Wikispecies Espezieak: Arhopalus rusticus