Ashanti Gold SC
Ezizena(k) | AshGold | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1978 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Len Clay Stadium edukiera: 30.000 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Dr Kwaku Frimpong | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Milovan Cirkovic | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Division Two League | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
Ashanti Gold Sporting Club Ghanako futbol talde bat da, Obuasi hirikoa, Ahanti eskualdean. Ghanako lau liga irabazi ditu eta Afrikako Txapeldunen Kopako finala jokatu zuen 1997an.
Historia
Taldea 1978an sortu zuen Ashanti eskualdeko urre meategiko ("Ashanti Goldfields Corporation") langileek Goldfields Sporting Club izenarekin. "Obuasi Goldfields" ezizenaz ezagutu izan zen eta hiru liga irabazi zituen 1990. hamarkadan. 1997an Afrikako Txapeldunen Kopako finalera iritsi zen. Raja Casablanca marokoarraren aurka jokatu zuen, etxeko partida 1-0 irabaziz eta Marokon 1-0 galduz. Penalti jaurtiketatan 5-4 marokoarrak izan ziren garaile.
2004an gaur egungo izena hartu zuen. 2015ean laugarren Liga irabazi zuen.
2021-22 denboraldiaren amaieran partidu erosketa baten ondorioz Division Two League (3. maila) mailara jeitsiarazi zuten taldea.
Palmaresa
Ghanan: 5
- Ghanako Liga (4): 1993–94, 1994–95, 1995–96, 2015.
- Ghanako Kopa (1): 1992–93
Nazioartean: 0
- Afrikako Txapeldunen Kopa (0): finalista 1997an.
Kanpo estekak
- Datuak: Q511902
- Multimedia: Ashanti Gold SC / Q511902