Bagration Operazioa |
---|
Bigarren Mundu Gerra |
Ekialdeko Frontea |
Bagration Operazioan egindako operazio militarrak
|
Data | 1944ko ekainaren 22tik abuztuaren 19ra arte |
---|
Lekua | Sobietar Bielorrusia, Baltikoko herrialdeak eta Ekialdeko Polonia |
---|
Emaitza | Sobietarren garaipena |
---|
Gudulariak |
---|
Alemania nazia | Sobietar Batasuna Polonia |
---|
|
|
Buruzagiak |
---|
Ernst Busch Walter Model Hans Jordan G. H. Reinhardt Kurt von Tippelskirch Walter Weiss | Georgi Zhukov Aleksandr Vasilevski Ivan Bagramian Ivan Txernyajovski Konstantin Rokossovski |
---|
|
Indarra |
---|
Ardatzeko potentziak - 486.493 soldadu
- 400.000 laguntzaile
- 118 tanke
- Artilleriako 2.589 pieza
- 377 eraso kanoi
Luftwaffe | Armada Gorria - 2.331.700 soldadu
- 2.715 tanke
- Artilleriako 24.363 pieza
- 1.355 eraso kanoi
Poloniar Armada Sobietar abiazioa |
---|
|
Galerak |
---|
60.000 hildako 116.000 preso 250.000 zauritu | 150.000 hildako eta desagertu 110.000 zauritu |
---|
|
Bagration Operazioa (errusieraz: Oперация Багратион, Operatsiya Bagration) sobietar Bielorrusian Armada Gorriak egindako ofentsibaren kode izena izan zen. Operazioa 1944ko ekainaren 22an hasi zen eta urte berdineko abuztuaren 18ra arte iraun zuen. Operazioaren izena Piotr Bagration jeneralaren abizenetik atera zuten. Bagration jenerala (1765-1812), Borodinoko guduan jasandako zauriak zirela eta hil zen, Napoleon Bonaparteren armada garaitu ostean.
Ofentsiba honek Alemania naziaren zentroko armada taldearen suntsipena lortu zuen (guztira, 17 dibisio suntsitu zituen eta beste 50ri kalte larriak egin zizkion). Gainera, sobietarrek lurralde handia berreskuratu zuten, Bizargorri Operazioa hasi aurretik zuten lurralde ia guztia berriro haien menpe geratuz.
Operazioak, zentroko armada taldeari egindako kalteez gain, iparraldeko eta hegoaldeko armada taldeei ere kalte handiak sortu zizkien. Azken honek Ukrainiatik eta Errumaniatik alde egin behar izan zuen, inguratzea ekiditeko.
Kanpo estekak