Bananondo
Bananondo | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Zingiberales |
Familia | Musaceae |
Generoa | Musa |
Espeziea | Musa × paradisiaca L.[1] |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | platano eta cooking banana (en) |
Ploidia | triploidy (en) |
Bananondoa (Musa × paradisiaca) fruitutzat banana ematen duen landarea, hosto handiak eta loreak mordoetan dituena. Ezagutzen den belarkararik handiena da. Musa acuminata eta Musa balbisiana espezieen arteko hibridoa da.[2]
Hostoen txortenek zurtoina inguratzen dute. Zurtoinaren muturrean sexu bietako lore gorriak hazten zaizkio; lore emeek fruitu luze bigunak ematen dituzte. Fruitua jaso ondoren zurtoina moztu egiten zaio, baina sustraiek berriz ere zurtoin berriak ematen dituzte. Jatorriz Asiakoa da baina gaur egun inguru tropikaletan ere landatzen da. Landare honen fruitua gozoa izaten da. Garrantzi handiko elikagaia da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-4-8 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q10757112
- Multimedia: Musa × paradisiaca / Q10757112
- Espezieak: Musa × paradisiaca
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |