Bastidako judu hilerria
Bastidako judu hilerria | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Udalerria | Bastida |
Koordenatuak | 43°25′42″N 1°15′15″W / 43.42842°N 1.25425°W / 43.42842; -1.25425 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1620 |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084415 |
Kontaktua | |
Helbidea | L'Hospice |
Bastidako judu hilerria Bastidako (Nafarroa Beherea) hilerri bat da, elizaren hego-ekialdean, hilerri kristauaren ondoan dagoena. Monumentu Historiko gisa sailkatuta dago.
Historia
Herrian egon ziren Espainia eta batez ere, Portugalgo judu sefardien hilerria izan zen, inguruko lurraldeetan eta agian, Frantzia osoan, jarritako lehena. Bertako hilobirik zaharrena 1620koa da, eta berriena, 1785ekoa. Bidaxunekoaren antzera, Agramont jaunak emandako baimenarekin eraiki zen.
Hasieran, itxuraz konbertitu ziren baina euren erlijioan ezkutuan aritzen zuten juduen hilerria izan zen, eta 1659an bihurtu zen juduen hilerri (orduan hasi ziren izen juduak agertzen hilobietan). XVIII. mendetik aurrera, judu komunitatearen garrantzia gainbehera hasi zen, herriaren gainbeherarekin batera. Frantziar Iraultzaren garaian 6 judu besterik ez zen geratzen hirian. Utzita egon zen denbora askoan eta naziek 1941ean hilerria profanatu egin zuten. 1962 eta 1964. urteen artean Gerard Nahon-ek hilerrian zeuden 62 hilobiak ikertu zituen. Horietatik hamazortzitan data egutegi hebraikoan dago idatzita.[1]
1988ko otsailaren 1ean monumentu historiko izendatu zuten[2] eta gaur egun, edonork bisita dezake eta Baionako judu kontsistorioak kudeatzen du.
Iruditegia
- Hilerriaren sarrera.
- Hilerriaren ikuspegia.
Ikus, gainera
- Baionako judu hilerria
- Bidaxuneko judu hilerria
- Baionako sinagoga
- Biarritzeko sinagoga
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1716317
- Multimedia: Jewish cemetery in La Bastide-Clairence / Q1716317
Nafarroa Behereko monumentu historikoak | ||
---|---|---|
Agramondarren gaztelua · Agramondarren zubia · Ahatsako hilerriko gurutzea · Altzietako eliza · Bankako kobre meategi eta burdinola · Bastidako judu hilerria · Bazkazaneko eliza · Bazkazaneko serorategia · Beltzuntze jauregia · Bidaxuneko judu hilerria · Doneztebe eliza · Etxauzko burdinola · Etxauzko gaztelua · Gamueko gaztelua · Ilarritako harrespilak · Izturitze eta Otsozelaiko harpeak · Lakarrako jauregia · Oltzeko jauregia · Zokotzeko eliza |