Biderkadura zuzen

Talde-teorian, (G,*) eta (H,·) bi taldeen biderkadura zuzena, G × H moduan adierazita, bi multzoen biderkadura kartesiarraren bidez lortzen den talde-egitura da, non elementu bakoitza egitura haietako elementuen biderkadura kartesiarra den. Talde abeldarren kasuan, batuketa-notazioarekin, batura zezena ere deitzen zaio, eta G H {\displaystyle G\oplus H} adierazten da.

Definizioa

Biderkadura zuzena honela definitzen da:

  • G eta H multzoen biderkadura kartesiarra bidez lortutako taldeko elementuen multzoa; hau da, {(g, h)| gG, hH}.
  • Elementu horien arteko eragiketa, honela definituta:
    ( g , h ) × ( g , h ) = ( g g , h h ) . {\displaystyle (g,h)\times (g',h')=(g*g',h\cdot h').}

Eraikitze modu horrek talde berri bat sortzen du, azpitalde normal bat duena G-rekiko isomorfoa ((g,1H) itxurako elementuez osatutakoa), eta H-rekiko beste isomorfo bat ((1G,h) elementuez osatutakoa).

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Direct Product" MathWorld-en.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1778193
  • Wd Datuak: Q1778193