Chica ye-ye

Chica ye-ye
Concha Velascoren musika-lana
Egilea(k)Concha Velasco
Argitaratze-data1965
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoaYé-yéa
Hizkuntzagaztelania
HitzakAntonio Guijarro Campoy (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAugusto Algueró

Chica ye-ye («Una chica ye ye» edo «La chica yeyé» ere esaten zaio, eta hainbat grafia ere erabil daitezke yeye terminorako) Conchita Velasco aktore espainiarrak 1965ean Historias de la televisión filmean interpretatutako abestia da. Urte horretan bertan, beste artista batzuen bertsioetan ere argitaratu zen.

Abestiaren arrakastak Concha Velascoren aura ikonikoa eraikitzen lagundu zuen denborarekin, eta hamarkada batzuk geroago, yeyé neska zen Velasco askorentzat.[1][2][3]

Sorkuntza

«Chica ye ye» konposatu zuten Antonio Guijarro Campoyk (hitzak) eta Augusto Alguerók (musika) «Chico ye ye» forma maskulinoan, Luis Aguilé abeslariarentzat.

Aguilék parte-hartze labur bat zuen Historias de la televisión filmean eta han kantatu behar zuen abesti hau. Baina filmaketaren eten batean Conchita Velasco protagonistak, lantalde eta filmaketa ikusten ari zen publikoarentzat kantatu zuen, eta hain harrera ona izan zuen non José Luis Sáenz de Heredia zuzendariak Conchita Velascok abestutako bertsioan sartzea erabaki zuen.[4]

Velascoren bertsioan argitaratua, «Chica ye ye» Espainiako pop musikaren historiako arrakastarik handienetakoa bihurtu zen, eta mitikotzat jo izan da.[5][6][7] Top 1 postura iritsi zen hiru astez, musika zerrendetan eman zituen hogeita zazpi asteetatik.[4]

Euskarazko bertsioa

Garaiko euskal musikaren inguruan zebiltzanen artean ere oihartzuna izan zuen abestiak. Arantxa Gurmendik euskarazko bertsioa prestatu zuen, eta kantatu ere bai Jarrai antzerki taldeak 1966ko urtarrilaren 23an Donostian egin zuen kontzertu-ikuskizunean, Ez Dok Amairu mugimenduaren aurrekari izan zen bigarren jaialdian eta baita ere Irungo Bellas Artes Aretoan 1966ko martxoaren 6ean, Ez Dok Amairuren aurkezpen ekitaldian. [8] [9] [10]

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Chica ye ye» artikulutik itzulia izan da, 2023-07-28 data duen 152726511 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-07-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Historical Dictionary of Spanish Cinema. 2010.
  2. La banda sonora musical en el cine español y su empleo en la configuración de tipologías de mujer(1960-1969). 2014.
  3. Los 75 años de Concha Velasco: la chica yeyé también sabe crecer. 29 de noviembre de 2012.
  4. a b La verdadera historia de la 'La chica Ye-Yé'. 11 de diciembre de 2012.
  5. Los mejores años de nuestra vida : los 60. 2008.
  6. Speak the Culture Spain. 2008.
  7. La imagen del Franquismo a través de la séptima arte: cine, Franco y posguerra. 2012.
  8. Elizburu, Gotzon. (2011). «Ye-ye euskaldunen historia ahantzia» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
  9. Urkizu, Urtzi. (2019-06-11). «Ondare bat ahotsez betea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
  10. Gereñu, Idoia. (2019). «Jarrai (1959-1968), abangoardiako euskal teatroaren ikur / autorea, Idoia Gereñu Odriozola.» catalogo.sanchoelsabio.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).

Kanpo estekak

  • Chica ye-ye / Conchita Velasco Youtuben.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21001888
  • Wd Datuak: Q21001888