Clara Ragaz
Clara Ragaz | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Clara Nadig |
Jaiotza | Chur, 1874ko martxoaren 30a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Zürich, 1957ko urriaren 7a (83 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Leonhard Ragaz (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, bakezalea, temperance worker (en) eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Kidetza | Women's International League for Peace and Freedom (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Suitzako Alderdi Sozialista |
Clara Ragaz (Chur, Suitza, 1874ko martxoaren 30a - Zurich, Suitza, 1957ko urriaren 7a) irakasle, bakezale, ekintzaile eta feminista izan zen.
Biografia
Clara Nadig Plattner Churren jaio zen, Suitzako Grisonesen kantoian. Christina Plattner eta Johann Josua Nadig-en alaba. Maistra izateko ikasi zuen, eta 1892an osatu zuen bere prestakuntza Aarau-ko Eskola Normalean. Hasieran Ingalaterran eta Frantzian irakatsi zuen, Suitzara itzuli aurretik. Ragaz Suitzako Emakume Abstinenteen Federazioaren sortzailea izan zen, Suitzako tenperantziaren mugimenduari lagundu zion erakundea. Ragazen lanak erlijiotasuna eta sozialismoa nahasten ditu. 1901ean ezkondu zen Leonhard Ragaz teologiako irakasle eta ekintzaile sozialarekin.[1]
Erreferentziak
- ↑ heroínas. (7 de octubre de 2018). Clara Ragaz activista por los derechos de las mujeres suizas y por la Paz. .
Kanpo estekak
- Datuak: Q1095229
- Multimedia: Clara Ragaz / Q1095229