Depilazio brasildar
Depilazio brasildar esaten zaio emakumeen izter eta pubis-mendiaren depilazio partzial edo osoari. Horri esker, edozein kulero mota erabil daiteke bilo pubikoa agertu gabe.[1]
Brasilen sortu zen, non tanga edo bikini oso txikiak maiz erabiltzeak komenigarri egiten zuen. Denboraren poderioz, Amerika eta Europa osora zabaldu da.
Horretarako, hainbat teknika erabiltzen dira: depilatzeko kremak, argizariak, bizarra mozteko makinak, fotodepilazioa, etab.[2]
Estiloak
Integrala izan daiteke (ezpainak eta ipurmasailen arteko lerroa erabat depilatzen dira), edo partziala; kasu horretan, hainbat formatako eremu txikiak geratzen dira, gero tindatu ere egin daitezkeenak:[3]
- "Argizari osoa"
- "Lurreratzeko pista"
- "Triangelu txikia"
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q20073906