Egilatz
Egilatz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Egilatz, mendebaldetik —Aizkomendiko trikuharritik— ikusia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Donemiliaga |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′49″N 2°19′56″W / 42.86361°N 2.33222°W / 42.86361; -2.33222 |
Demografia | |
Biztanleria | 52 (2022) |
Egilatz (ofizialki Eguílaz / Egilatz) Arabako herria da, Donemiliagako udalerrikoa. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldan, 41 biztanle zituen.
Euskarak Egilazko gaztelanian utzitako arrasto ugarien erakusgarri, gaztelaniaz ere herriaren izenak bigarren silaban du azentua.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
31 | 36 | 38 | 37 | 43 | 37 | 38 | 40 | 41 |
Historia
- Donemiliagako goldean, 1025. urtean, Hegiraz toponimoa agertzen da lehen aldiz dokumentatuta.
- Egilatz izena hegi/lats-etik datorrela dirudi, hegi=aldapa lats=errekatxo.
Ondasun nabarmenak
- Aizkomendiko trikuharria. Euskal Herriko handienetakoa da, Bilarkoarekin batera.
- Arza etxea
- San Pedro eliza
Mitologia
Sakontzeko, irakurri: «Aizkomendi (mitologia)»
Garraioa
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Jaiak
Herriko jaiak maiatzean izaten dira. Inauterietan "El viejo" pertsonaia ateratzen dute.
Egilaztar ospetsuak
- Juan Diaz de Garaio "Sakamantekas" (1821-1881), serieko hiltzailea.
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
Kanpo-estekak
- Datuak: Q3049257
- Multimedia: Egilatz / Q3049257
Donemiliagako herriak | ||
---|---|---|
Adana • Axpuru • Barria • Bikuña • Durruma • Egilatz • Erdoña • Galarreta • Luzuriaga • Mezkia • Munain • Narbaxa • Okariz • Txintxetru • Uribarri Jauregi • Zuhatzu Donemiliaga |