Eloísa Mafalda
Eloísa Mafalda | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Jundiaí, 1924ko irailaren 18a |
Herrialdea | Brasil |
Bizilekua | Petrópolis |
Heriotza | Petrópolis, 2018ko maiatzaren 16a (93 urte) |
Heriotza modua | : arnas gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Mafalda Theotto, Eloísa Mafalda izengoitiaz ezagunagoa, (Jundiaí, 1924ko irailaren 18a – Petrópolis, 2018ko maiatzaren 16a) brasildar aktorea izan zen.
Bizitza
Jundiaín jaio zen 1924an eta italiarren biloba zen. 1940an, haren gurasoak dibortziatu ziren. Amari etxea mantentzen laguntzeko, Mafaldaren neba, Oliveira Neto, São Pauloko Tupi eta Difusora irratietako esatari bihurtu zen, eta Mafalda jostun lanetan hasi zen. Handik denbora batera, lan bat lortu zuen Emissoras Associadasen bulegoan. Han Alice Waldvoguel alemaniarra ezagutu zuen, zeinak arte eszenikoak eta antzezpena irakatsi zizkion[1].
Mafaldaren ibilbide artistikoaren hasiera kasualitatez gertatu zen. Oliveira Neto Tupi-Tamoiora joan zen, Rio de Janeirora. Arreba konbentzitu zuen irrati-antzerki proba bat egiteko. Onartua izan zen eta Eloísa Mafalda izen artistikoa hartu zuen. Rádio Nacionaleko irratsaioetan hasi zen lanean. Gero TV Paulistara joan zen, eta bertan egon zen, katea TV Globori saldu zioten arte. Globon, paper nabarmenak izan zituen, hala nola, Nenê andrea A Grande Famílian, Maria Machadão Gabrielan, Mariana andrea Paraíson, Gioconda Pontes Pedra sobre Pedran, Manuela Mulheres de Areian eta Pombinha Abelha andrea Roque Santeiron[1][2].
1950ean zineman egin zuen debuta Somos Dois filmean, eta 1965ean antzerkian, Wuthering Heights (O Morro dos Ventos Uivantes)-en egokitzapenean[3].
Urte askotan Alzheimerren gaixotasunarekin[2] eta izterrezurraren hausturaren ondorioekin bizi izan zen[4].
2018ko maiatzaren 16an hil zen Petrópolis hirian, non bizi zen alabarekin, eta Jundiaín lurperatu zuten[5].
Bizitza pertsonala
1958 eta 1961 artean, Miguel Teixeirarekin ezkonduta zegoen, eta harekin bi seme-alaba izan zituen, Míriam eta Marcos[1]. Dibortzioaren ostean ez zen berriro ezkondu. Bi biloba eta bi birbiloba izan zituen[5].
Lanak
Telebista
Urteak | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1965 | O Ébrio | Heloísa | |
1968 | A Grande Mentira | Elvira andrea | |
1969 | A Cabana do Pai Tomás | Emily | |
1970 | Pigmalião 70 | Ester | |
A Próxima Atração | Dinorá | ||
1971 | Caso Especial | Atal batean: "Nº1" | |
Bandeira 2 | Zulmira | ||
O Cafona | Margarida | ||
1972 | Caso Especial, Meu Primeiro Baile | Elza | |
O Bofe | Gonzaguinha | ||
A Grande Família | Irene Silva (Dona Nenê) | ||
1975 | Gabriela | Maria Machadão | |
O Grito | Socorro | ||
1976 | Saramandaia | Maria Aparadeira Moreira | |
1977 | Locomotivas | Joana | |
O Astro | Consolação andrea | ||
1978 | Pecado Rasgado | Zoraide | |
1980 | Água Viva | Irene Fragoso Neves | |
Plumas e Paetês | Zeni | ||
1981 | Brilhante | Edite Pereira | |
1982 | Paraíso | Mariana Gomes andrea | |
1982-1983 | Caso Verdade | Bi ataletan: "O Menino do Olho Azul" eta "O Bloco do Boicote Está na Rua" | |
1983 | Champagne | Adélia | |
1984 | Corpo a Corpo | Guiomar Motta | |
1985 | O Tempo e o Vento | Arminda Terra | |
Roque Santeiro | Ambrosina Abelha andrea (Pombinha andrea) | ||
1986 | Hipertensão | Gioconda | |
1987 | Expresso Brasil | Maria Machadão / Ambrosina Abelha andrea (Pombinha andrea) | |
1988 | Vida Nova | Jandira | |
1989 | O Sexo dos Anjos | Francisquinha Barata | |
1990 | A, E, I, O... Urca | Damásia andrea | |
Delegacia de Mulheres | Celeste | ||
Araponga | Zuleide | ||
1992 | Pedra Sobre Pedra | Gioconda Pontes | |
1993 | Mulheres de Areia | Manuela | |
1994 | A Madona de Cedro | Efigênia | |
1994-1996 | Você Decide | Hitu ataletan: "A última chance", "Veneno Ambiente" eta "Sangue no Araguaia" | |
1996 | A Vida como Ela É... | Atal batean: "O Único Beijo" | |
Quem É Você? | Kitty | ||
1997 | Por Amor | Leonor Batalha | |
1998 | Meu Bem Querer | Delfina andrea | |
Hilda Furacão | Clotilde | ||
Labirinto | Sarita | ||
1999 | Você Decide | Hiru ataletan: "Madame Sussu", "Robin Hood Aposentado" eta "O Terceiro Homem" | |
2000 | Aquarela do Brasil | Margarida | |
2001 | Brava Gente | Inxirida andrea | Bi ataletan: "Arioswaldo e o Casamento de sua Velha Mãe Centenária" eta "O Natal de Arioswaldo" |
Porto dos Milagres | Celeste Marimbás | ||
O Clone | Neuza andrea, Jaderen bizilaguna | ||
2002 | Brava Gente | Clara andrea | Atal batean: "O Enterro da Cafetina" |
O Beijo do Vampiro | Carmem andrea |
Zinema
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
1950 | Somos Dois | Idazkaria |
1973 | Os Mansos | Armandoren ama |
1974 | O Mau-Caráter | Constança |
1976 | O Ibraim do Subúrbio | Dinorah |
1990 | Beijo 2348/72 | Ostatuaren jabea |
1998 | Simão, o Fantasma Trapalhão | Lucélia |
Antzerkia
Urtea | Izenburua |
---|---|
1965 | O Morro dos Ventos Uivantes |
1974 | O Ministro e a Vedete |
1978 | Lá em Casa, é Tudo Doido |
Erreferentziak
- ↑ a b c (Portugesez) «Eloísa Mafalda» Museu da TV jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-12-24) (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ a b (Portugesez) Bourroul, Beatriz. «Eloísa Mafalda morre aos 93 anos» Quem 2018-05-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ (Portugesez) «Eloísa Mafalda deixa sua marca ao viver personagens de destaque na TV» Hoje em Dia 2018-05-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ (Portugesez) Ferreira, Leonardo. «O drama da atriz Eloísa Mafalda» Extra 2009-03-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ a b (Portugesez) Leroy Silva, Cristina. «Eloísa Mafalda teve filhos? Saiba o que aconteceu com a atriz que fez a Dona Neusa em 'O Clone'» Caiçara 2023-06-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
Kanpo estekak
- Datuak: Q10272056
- Multimedia: Eloísa Mafalda / Q10272056