Elorri-satiro
Elorri-satiro | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Lycaenidae |
Leinua | Eumaeini (en) |
Generoa | Satyrium |
Espeziea | Satyrium spini Schiffermüller, 1775 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Rhamnus |
Elorri-satiroa (Satyrium spini) Lycaenidae familiako lepidopteroen espezie bat da[1]. Europa erdialdean eta hegoaldean bizi da, baita Kaukaso aldean ere.
Deskribapena
Tamaina txikiko tximeleta bat da, hego zabalera 26-32 mm artekoa da. Emea pixka bat handiagoa izaten da arra baino. Hego marroiak ditu orokorrean. Lerro zuri fin batek zeharkatzen ditu hegoak eta ertza ere zuria du. Emeak orbain laranga batzuk ditu amaieran eta zatitxo urdinxka bat ere bai. Tximeletaren gorputza urdinxka da eta oso iletsua da.
Beldarra berdea da eta lerro horik ditu alboetan. Inurriekin elkartzen da sarritan[2].
Habitata
Bide ertzetan eta sasi asko dagoen tokietan ikusi ohi da, 200 m eta 1.800 m arteko altueran[2].
Iruditegia
Erreferentziak
- ↑ «Satyrium» ftp.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Mancha azul. Satyrium spini» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
Kanpo estekak
- Datuak: Q1755912
- Multimedia: Satyrium spini / Q1755912
- Espezieak: Satyrium spini