Euskal Herritik atera zen gazterik; hala ere, beti izan du Euskal Herriarekiko eta euskararekiko kezka.
Biografia
Gaztaroa eta ikasketak
Familia euskaldunean jaio zen, baina ikasketa guztiak frantsesez egin zituen. Suhuskuneko eskolan ibili ondotik, bigarren mailako ikasketak hainbat ikastetxe eta seminariotan egin zituen. Munduko II. Gerrako gorabeheren arabera, Tarnosen (Bardonnex), Champtoceauxen (Maine eta Loirea) eta Nantesen ibili zen. 1947an bi aldiz lizentziatu zen.[4][5]
1968an apaizgoa utzi, Renée Samson-ekin ezkondu eta 1968tik 1978ra Québec-en egon ziren. Beren hiru haurrak han sortu ziren. Han, Harluxet-Mendy eta Xarritton-Durruti bikoteekin ibiltzen ziren, eta elkarrekin ibili ziren Quebec-eko "iraultza lasaian", eta Euskal Herriko autonomia eta euskararen defentsan.[4]
Quebecen filosofia eta psikologia irakatsi zituen Baxokek Victoriavilleko hezkuntza orokor eta profesionalaren ikastetxean (CEGEP). Pertsonalismoari buruzko doktoretza Quebeceko Laval Unibertsitatean aurkeztu zuen 1976an,[6][7] eta gero, soziolinguistikari buruzko doktoretza ondoko ikasketak Elebitasunari buruzko Ikerketen Nazioarteko Zentroan (CIRB[8]) egin zituen. Hango soziolinguistekin harremanetan ibili zen: William Mackey, Richard Bourhis...[4][9]
Berriro Euskal Herrian Irakasle, soziolinguista eta kultur eragilea (1978tik)
Erramun Baxok anitz inplikatua izan da bai mundu pedagogikoan, soziolinguistikoan eta kulturalean:[4]
permanentzia Ikas pedagogia zentroan eta Euskaraz Bizi multimedia metodoaren sortzea 1979tik 1993ra arte,
euskararen eta euskal kulturaren jardunaldiak 1981 eta 1994 urteen artean,
UztaritzekoLota Jauregian dago EKEren egoitza.Pizkundea-ko (euskal elkarteen federazioa) bulegoko kide 1984tik 1994ra eta Euskal Konfederaziokoa 1995etik 2015era,
parte hartzea hizkuntzaren antolaketa eskemaren idazketan Garapen Kontseiluan, 1995 eta 2000 urteen artean.
parte hartzea bost urtetariko bost inkesta soziolinguistikoetan, 1991tik 2011ra,[7]
Euskal Herriko Soziolinguistikako Inkestak – Euskararen jarraipena I, II, III eta IV (1991 - 1996 - 2001 - 2006 - 2011), Eusko Jaurlaritza, Euskal Kultur Erakundea.
Frantziako 33. biztanleriaren erroldako hizkuntzei buruzko 4 galdera, lehen aldikoz (1999). 1995ean, Ustaritzen izan ziren Frantziako eskualde hizkuntzen arteko topaketetan, Kanadan edo Belgikan egiten zenaren adibidea hartuz, frantses zentsu erroldetan eskualde hizkuntzei buruz galdera batzuk egitea aipatu izan zen. Horren ondotik, Pariseko INSEE-k (zentsu eta estatistika institutua) onartu zuen Euskal Kultur Erakundea hizkuntza hoien ordezkaria izan zedin. Erramunek galderen idazlanean parte hartu zuen.
Euskaldun orok altxa burua Enquêtes sociolinguistiques en Garazi 1982, 2002, Michel Aurnague eta Maia Duguine. 1982an Jakes Aurnaga euskaltzaleak Iparraldeko lehen inkesta soziolinguistiketarik bat burutu zuen, Garazi eskualdeko kolegioetan. Erramunek ohar batzuk egin zizkion orduan. Eta 2002an Mixel Aurnagak, Jakesen semeak, eta Maia Duguinek ber baldintzekiko inkesta egin zuten Erramunen laguntzarekin, datu konparagarriak eskuratzeko.
UZEIren Hizkuntzalaritza hiztegian ere artikulu bat idatzi zuen: Hizkuntza geografia artikulua, 19 orr., UZEI 1982.
Euskaraz bizi, euskara ikasteko ikus-entzunezko metodoa, 6 liburuki, 6 audio-kasete. 1987-1996.
Euskal mintzabideak, guide de conversation français-basque, A. Duhalde, M. Itzaina eta A. Luberriagarekin batera. Euskaltzaleen Biltzarra, Baiona, Elkar. 1988
Aldizkarietako artikuluak
Euskera aldizkarian
Euskaltzaindiaren Euskera aldizkarian 8 artikulu idatzi zituen Euskal Herriaz, kulturaz, eta Soziolinguistikari buruz:[11]
2011ko inkesta soziolinguistikoaren azterketa Ipar Euskal Herriko ikuspuntutik 2012
Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian 2010
Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian.AEK-ko ikaslegoaren azterketa 2009
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak: kontsumoa, hizkuntza gutxiagotuen indarberritzearen perspektibak 2008
Euskaltzaindiaren eragina Euskararen Erakunde Publikoaren hizkuntza politika proiektuan 2007
Eremu urriko hizkuntzak Europa Batuan 2006. , euskera 2, 51. liburukia, Euskaltzaindiaren XI. Jagon Jardunaldiak, 2006-11-24, Bilbo : 919-968. www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1166006420.
Bat soziolinguistika aldizkarian 16 artikulu idatzi zituen: [11]
Kultura transmisioa euskararen ikuspegitik Iparraldean 2012
Euskararen egoera ipar Euskal Herrian 2009
Txillardegirekin elkarlanean 2009
Hizkuntza antolaketaren bideetan 2008
Euskara eta euskal kultura 2020. Ipar Euskal Herriko gogoetak 2007
Hizkuntza eta nortasuna Ipar Euskal Herrian 2006
Euskal irakaskuntza Ipar Euskal Herrian 2003
Euskara eta euskal Eurohiria: Ipar Euskal Herriko ikusmolde bat 2003
Euskal Soziolinguistika Institutuaren proiektua 2000
Hizkuntza eta lurraldea 2000
Hizkuntz inkesta Frantziako erroldan 1999
Soziolinguistikazko inkestaren irakaspen batzuk 1997
Erramun Baxok-ekin elkarrizketa: "Herriaren aldeko gogoa ahultzen delarik hiz... 1995
Subiranotasun nazionala hizkuntza berreskuratzeko 1993
Politikariak euskararen herri mugimenduaz mintzo 1992
Hizkuntzen bizitasuna 1990
Beste artikulu batzuk
Gainera beste hainbat artikulu argitaratu zituen beste aldizkari hauetan: Jakin (15),[13] Tantak(2), Zutabe (2), Hermes(1), Larrun(1), ELE (1), Jazten, International Journal of the Sociology of Language...[11][7]
Euskal Kultur Erakundeak, besteak beste, artikulu hauek azpimarratu zituen:[7]
Hizkuntza geografia artikulua, Hizkuntzalaritza hiztegia, UZEI. 1982.
2000, L’enseignement de la langue basque, in C. Clairis, D. Coastaouec, J.-B. Coyos, Langues et cultures régionales de France - État des lieux, enseignement, politiques, Paris, Sorbonnen, 1999 / 06 / 11-12, Paris, L’Harmattan : 229-238.
2001, M.-J. Azurmendi, E. Bachoc, F. Zabaleta. Reversing language shift: The case of Basque, in Joshua A. Fishman, Can threatened languages be saved? Reversing language shift, revisited: A 21st century perspective, Clevedon, Multilingual Matters : 234-259.
2005, Inkesta baten inguruko solasak, in Michel Aurnague eta Maia Duguine, Euskaldun orok altxa burua Enquêtes sociolinguistiques en Garazi 1982, 2002, Donostia, Eusko Ikaskuntza : 23-30.
2006, Euskal nortasuna eta kultura, XXI. mendearen hasieran, Baxok, E. eta beste. Donostia, Eusko Ikaskuntza.
↑(Frantsesez)«Accueil - Institut canadien de recherche sur les minorités linguistiques» icrml.ca(Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
↑Richard Y. Bourhis. "La continuidad del euskera: Clasificación de la población según la identidad cultural. Universidad de Quebec en Montreal (noviembre de 1994).