Fell poni

Fell poni
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Ingalaterra

Fell ponia, (ingelesez Fell pony), Ingalaterrako bertako zaldi arraza bat da. Jatorriz Ingalaterrako ipar aldekoa izanik, gaur egun Cumbriako Cumberland eta Westmorland-en zein Northumberland-en hedatzen da bereziki. Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako ponien arraza multzoan kokatzen da. Bere ezaugarri eta tamainagatik ponien sailkapen taldean kokatzen da era berean.

Jatorriz mendiko baserrietako abere izan zen, izenaren etimologian aipatzen denez, Fell hitza mendia baita. Arraza oso lotuta dago gertuko Dales poniarekin, baina txikiagoa da eta poni ezaugarri gehiago dauka azken hau baino. Poni hauek sendoak dira, agilak eta urrats segurua dute leku malkartsuetan. Arraza nahiko ezaguna da eta oso zabaldurik dago Bretainia Handian. Zela zaldi zein gurdi zaldi bezala erabilia izan da.

Izenaren etimologia

Arrazaren historia

Antza Fell poniak Britaniar uhartetan Burdin Aroan oso zalbadurik zeuden ponien aspaldiko arrazen ondorengo zuzenak dira. Fell ponia orain galdurik dagoen Galloway poniaren antzeko arbasoak zituen, baita Dales poniarekin. Bere jatorria Eskozia eta Ingalaterraren arteko mugan kokatzen dute, erromatarrak eskualde haietara heldu baino lehen. Hala ere Fell Poniaren Elkarteak ez du baztertzen garai zaharretan poni hauen arbasoak erromatarrek ekarritako zaldiekin nahastea[1].

Arrazaren ezaugarriak

  • Tamaina. Fell poniak 137 eta 142 cm artean kokatzen dira, altuera soin gurutzera hartuta.
Fell ponia aspaldidanik erabilia izan da bertako baserritan hainbat lanetarako zein zela eta gurdi zaldia bezala.

Erreferentziak

  1. http://www.fellponysociety.org/about_breed.htm

Kanpo estekak

(Ingelesez) Fell Poniaren Elkarteko WEB-a

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q946221
  • Commonscat Multimedia: Fell pony / Q946221

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh2005004933
  • Wd Datuak: Q946221
  • Commonscat Multimedia: Fell pony / Q946221


  • i
  • e
  • a
Munduko poni arrazak
Euskal Herriko
arrazak
Ordunteko behor • Nafar behokaPottokaMontxino zaldi
Europako
arrazak
Ameriketako
arrazak
Asiako
arrazak
Ozeaniako
arrazak
Afrikako
arrazak
Desagertutako
arraza
etxekotuak
Antzinako
zaldi arraza basatiak
Desagertutako historiaurreko
zaldi arrazak
Desagertutako historiaurreko
ekido espezie eta azpiespezieak
  • (Denak desagertuak, przewalski zaldia izan ezik)