Feryal Abdelaziz

Feryal Abdelaziz
Bizitza
JaiotzaKairo, 1999ko otsailaren 16a (25 urte)
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakkarateka
Parte-hartzailea

Feryal Abdelaziz —arabieraz: فريال أشرف‎— (Kairo, Egipto, 1999ko otsailaren 16a) karateka da. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat lortu zuen; halaxe, Egiptoko lehen emakumezko txapeldun olinpikoa bihurtu zen.[1]

Ibilbidea

Zazpi urte zituela hasi zen karatea egiten Kairo hiriburuan. 2018an, Madrilen jokaturiko munduko txapelketan, hirugarrena izan zen, eta, 2019an, Afrikako Jokoetan, zilarra eskuratu zuen.[1]

Tokioko Olinpiar Jokoetan, 2020an, urrezko domina irabazi zuen finalean, Irina Zaretska azerbaijandarra 2-0 garaituta.[2] Egiptoko emakumezko batek lortutako aurreneko urrezko domina olinpikoa da,[1] eta herrialde hark 2004an lortua zuen azken urrezko domina.[2]

Nazioarteko palmaresa

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio ( Japonia) 01 !1. postua, urrezko domina kumite +61 kg
Munduko Uretako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Madril ( Espainia) 03 !3. postua, brontzezko domina kumite taldeka
Afrikako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Rabat ( Maroko) 02 !2. lekua, zilarrezko domina kumite 68 kg

Erreferentziak

  1. a b c (Gaztelaniaz) «El presidente egipcio felicita a la primera mujer en ganar un oro para Egipto» SWI swissinfo.ch (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  2. a b (Ingelesez) «Feryal Abdelaziz wins glorious gold for Egypt in Tokyo women’s karate» Arab News 2021-08-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q86833068
  • Wd Datuak: Q86833068