Greenwich meridianoa
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9a/Meridiano_de_greenwich.jpg/220px-Meridiano_de_greenwich.jpg)
Greenwich meridianoa edo Lehenengo meridianoa Ipar Polo eta Hego Polo batzen duen asmatutako zirkuluerdia da, Greenwichetik, zehatzago Londresko aldiriko astronomia-behatokitik.
Greenwich meridianoa jatorrizko meridianoa da: hortik longitudea graduz neurtzen da, hau da 0º longitudea da. Ordu-zona bakoitzak 15º longitudeari dagokio (360º 24 ordu direnez 360/24 = 15)).
Greenwich meridianoaren kontrakoa, hau da zirkulua betetzen duen zirkuluerdia, data aldatzeko nazio-arteko lerroa da, Ozeano Barea zeharkatzen duena. Zenbait uhartedi ordu-eremu ezberdinak ez izateko, lerroa ez da zuzena.
Antzinean, beste lekuak aukeratuak izan ziren erreferentziatzat, adibidez Hierro uhartea, Parisko meridianoa, San Petersburgo (Pulkovo meridianoa) edo Washington. Baina 1884an Washingtonen eginiko konferentzia batean Greenwich erabiltzea erabaki zen.
Iparraldetik hegoaldera, honako herrialdeak zeharkatzen ditu:
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d5/Prime_meridian.jpg/200px-Prime_meridian.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/44/Meridiano_de_greenwich%2C1.jpg/200px-Meridiano_de_greenwich%2C1.jpg)
Koordenatuak
(gutxi gorabehera)Estatua, lurraldea edo itsasoa Oharrak 90°0′N 0°0′E / 90.000°N 0.000°E / 90.000; 0.000 (North Pole) Ozeano Atlantikoa Ipar Poloa 81°39′N 0°0′E / 81.650°N 0.000°E / 81.650; 0.000 (Greenland Sea) Groenlandiako itsasoa 72°53′N 0°0′E / 72.883°N 0.000°E / 72.883; 0.000 (Norwegian Sea) Norvegiako itsasoa 61°0′N 0°0′E / 61.000°N 0.000°E / 61.000; 0.000 (North Sea) Ipar itsasoa 53°45′N 0°0′E / 53.750°N 0.000°E / 53.750; 0.000 (United Kingdom) Erresuma Batua
Greenwicheko Errege Behatokia 50°47′N 0°0′E / 50.783°N 0.000°E / 50.783; 0.000 (English Channel) Mantxako kanala 49°19′N 0°0′E / 49.317°N 0.000°E / 49.317; 0.000 (France) Frantzia
42°41′N 0°0′E / 42.683°N 0.000°E / 42.683; 0.000 (Spain) Espainia
Pirinioetako Monte Perdidotik hurbil (Huesca). Zaragoza-Fraga arteko AP-2 autopista zeharkatzen du, toki horretan bertan zero meridianoa igarotzen dela adierazten duen arku moduko bat dago, eta autopista bere azpitik pasatzen da. 39°56′N 0°0′E / 39.933°N 0.000°E / 39.933; 0.000 (Mediterranean Sea) Mediterraneo itsasoa Castellón (Valentziako golkoa). 38°52′N 0°0′E / 38.867°N 0.000°E / 38.867; 0.000 (Spain) Espainia
Dénia (Alacant). 38°38′N 0°0′E / 38.633°N 0.000°E / 38.633; 0.000 (Spain) Espainia
Altea (Alacant). 35°50′N 0°0′E / 35.833°N 0.000°E / 35.833; 0.000 (Algeria) Aljeria
21°50′N 0°0′E / 21.833°N 0.000°E / 21.833; 0.000 (Mali) Mali
14°59′N 0°0′E / 14.983°N 0.000°E / 14.983; 0.000 (Burkina Faso) Burkina Faso
11°6′N 0°0′E / 11.100°N 0.000°E / 11.100; 0.000 (Togo) Togo
600 metrotan zehar 11°6′N 0°0′E / 11.100°N 0.000°E / 11.100; 0.000 (Ghana) Ghana
16 kilometrotan zehar 10°57′N 0°0′E / 10.950°N 0.000°E / 10.950; 0.000 (Togo) Togo
10°36′N 0°0′E / 10.600°N 0.000°E / 10.600; 0.000 (Ghana) Ghana
Volta aintzira 7°48′N 0°0′E / 7.800°N 0.000°E / 7.800; 0.000 (Lake Volta) koordenatuan igarotzen du 5°37′N 0°0′E / 5.617°N 0.000°E / 5.617; 0.000 (Atlantic Ocean) Ozeano Atlantikoa Ekuatorea 0°0′N 0°0′E / 0.000°N 0.000°E / 0.000; 0.000 (Equator) koordenatuan zeharkatzen du 60°0′S 0°0′E / 60.000°S 0.000°E / -60.000; 0.000 (Southern Ocean) Ozeano Atlantikoa 68°54′S 0°0′E / 68.900°S 0.000°E / -68.900; 0.000 (Antarctica) Antartika Maud Erreginaren Lurraldea eta Hego Poloa 90°0′S 0°0′E / 90.000°S 0.000°E / -90.000; 0.000 (South Pole) koordenatuan
Beste planetatan
Eguzki-sistemaren zenbait objektuen lehendabiziko meridianoak honako hauek dira:
- Ilargian, Bruce kraterretik pasatzen duena.
- Merkurion Hun Kal kraterretik pasatzen duena.
- Marten Airy-0 kraterretik pasatzen duena.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Datuak: Q131108
Multimedia: Greenwich prime meridian / Q131108