Hatzak sartu
- Artikulu hau sexu ekintzari buruzkoa da; hatzak sudurrean sartzeko ohiturari gaitzat duena beste hau da: «Hatza sudur-zuloan sartze»
Hatzak sartu[1] klitorisa, bulba, bagina edo uzkia eskuz manipulatzea da,[2] sexu-kitzikapena eta sexu-estimulazioa lortzeko. Sexu harremana osoa izan daiteke, edo elkarrekiko masturbazioaren parte izan daiteke, aurretiazko jolasekin edo bestelako sexu-jarduerekin.
Eskulan edo handjoben antzekoa da. Jarduera horiek plazer sexuala ematen dute, eta sexu-harreman gisa erabiltzen dute, penetraziorekin edo penetraziorik gabe.
Izendapena
Beste izen asko izan ditzakeen praktika da. Euskal Sexu Hiztegian jasotzen direnen artean, panderoa jo, sagua klikatu, txipiroia garbitu, atzamarrakin ibili edo, sipnleki, ikutu agertzen dira.
Ikus, gainera
- Fisting
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q757329
- Multimedia: Fingering (sex) / Q757329