Heteroglotonimo
Hizkuntza bati auzotarrek ematen dioten izenari heteroglotonimoa esaten zaio. Barneko hiztunek bere hizkuntza izendatzeko erabiltzen duten izenari autoglotonimoa esaten zaio[1].
Adibidez, euskara hitza autoglotonimoa da, eta lekuan lekuko hitzaren aldaera guztiak ere bai. Aldiz, vasco, vascuence, basque eta auzoko hizkuntzetan erabili diren izenak heteroglotonimoak dira.
Ikus gainera
- Autoglotonimo
- Exonimo eta endonimo
Erreferentziak
- ↑ Belen Uranga, Patxi Juaristi, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña eta Estibalitz Amorrortu: "Munduko hizkuntzen izenak euskaraz", Uztaro, 54. 2005[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- Datuak: Q3331093