Hipparchia alcyone

Hipparchia alcyone
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaSatyrini
GeneroaHipparchia
Espeziea Hipparchia alcyone
Linnaeus, 1764
Datu orokorrak
OstalariaFestuca ampla eta Festuca paniculata

Hipparchia alcyone Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa. Europa hegoaldean eta erdialdean bizi da bizi da, Afrika iparraldean eta Anatolia penintsulan ere bai.

Denis eta Schiffermüler naturalista austriarrek deskribatu zuten 1775. urtean.

Deskribapena

Imagoa

Tximeleta handia da, 50-62 mm arteko hegal zabalera du[1]. Tximeleta marroi iluna da eta banda zuri-horixka zabal batek zeharkatzen ditu hegalak. Nabarmenagoa da atzeko hegaletan. Aurreko hegaletan ozelo handi bana eta txiki bana ditu. Tximeleta emea antzekoa da, zerbait handiagoa eta bandak argiagoak dira[1].

Hegalen azpialdeari dagokionez, aurrealdeko hegala oso antzekoa da, atzeko hegalak aldiz bi eremu bereizten ditu, marroi ilun jaspeatua eta gris argi edo horixka.

Beldarra

Beldarra marroi argia da eta bizkarrean marra ilun nabarmena du aurretik atzealderaino. Alboetan ere baditu marra marroi ilunak[2].

Bizi zikloa

Belaunaldi bakarra ateratzen du urtean eta ekainetik irailera ikusten da hegan[2]. Beldarra elikatuko den landarean edo handik gertu jartzen ditu arrautzak. Beldarra gramineotaz elikatzen da eta neguan hibernatu egiten du. Udaberrian pupa gorrixka bat eratzen du eta handik tximeleta heldua aterako da[1].

Habitata

Basoen soilgunetan eta eremu zabaletan bizi da, itsasoaren mailatik hasi eta 2.000 metrotako altueraraino. Zuhaitzen enborrean pausatzen da eta oso ongi kamuflatzen da[1].

Iruditegia

  • Tximeleta emea.
    Tximeleta emea.
  • Hegalen azpialdea.
    Hegalen azpialdea.
  • Tximeleta erraz kamuflatzen da enborrean.
    Tximeleta erraz kamuflatzen da enborrean.

Erreferentziak

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Hipparchia alcyone (Denis & Schiffermüller, 1775)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  2. a b «European Lepidoptera and their ecology: Hipparchia alcyone» www.pyrgus.de (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1428741
  • Commonscat Multimedia: Hipparchia hermione / Q1428741

  • Datu taxonomikoak
  • EOL: 137249
  • GBIF: 1918851
  • NCBI: 1107659
  • Wd Datuak: Q1428741
  • Commonscat Multimedia: Hipparchia hermione / Q1428741