Houbara basoilo
Houbara basoilo | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Otidiformes (en) |
Familia | Otididae |
Generoa | Chlamydotis |
Espeziea | Chlamydotis undulata (Jacquin, 1784)[2] |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 68 g (pisua jaiotzean) arra: 1,96 kg (helduen pisua) emea: 1,15 kg (helduen pisua) |
Kumaldiaren tamaina | 2,4 |
Errute denbora | 24 egun |
Houbara basoiloa (Chlamydotis undulata) Chlamydotis generoko animalia da. Hegaztien barruko Otididae familian sailkatua dago. Iparraldeko Afrikan eta Kanarietan bizi da.
Ugalketa
Arriskuan dagoen hegaztia izanik, berreskuratzeko programa bereziak daude indarrean, eta intseminazio artifiziala baliatzen da gatibu mantenduriko hegaztiak ugaltzeko. Hala ere, berreskuratze-programek ez dute arrakasta handiegirik lortu, batez ere gutxi direlako aurrera ateratzen diren txitak[3]. Emaitza eskas hauen arrazoiak bilatzeko azterketa sakonak egin dira, eta ondorioztatu da arraren gorteiatze-erakustaldia garrantzi handikoa dela hegazti hauetan. Arraren erakargarritasunak (kasu honetan gorteiatze-erakustaldiaren bitartez adierazten denak) geneen kalitatearen neurria adierazten du, edo horrela erreakzionatzen dute emeek behintzat. Ar erakargarriekin parekatzen direnean, emeek arrautza gehiago erruten dute, testosterona gehiago bideratzen diete arrautzei, txita gehiago jaio eta txita gehiago ateratzen dira aurrera.
Ugalekta kontrolatuko esperimentuetan, kalitate desberdineko ar erakustaldiak aurkeztu zituzten emeen aurrean, eta erakustaldi landuenak ikusi zituzten emeek baliabide gehiago bideratu zituzten arrautzetara, nahiz eta ernalketa ez etorri erakustaldia egin zuen arrarengandik (artifiziala izan baita esperimentuetan)[3].
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Chlamydotis
- Otididae
Kanpo estekak
- World Bird Names
- Datuak: Q290871
- Multimedia: Chlamydotis undulata / Q290871
- Espezieak: Chlamydotis undulata