Ieoh Ming Pei
Ieoh Ming Pei | |
---|---|
(2006) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 貝聿銘 |
Jaiotza | Guangzhou, 1917ko apirilaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Taiwan |
Heriotza | Manhattan, 2019ko maiatzaren 16a (102 urte) |
Familia | |
Aita | Tsuyee Pei |
Ezkontidea(k) | Eileen Loo (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Graduate School of Design (en) Master of Architecture (en) MIT School of Architecture and Planning (en) Bachelor of Architecture (en) Pennsylvaniako Unibertsitatea baliorik ez |
Hizkuntzak | ingelesa txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Enplegatzailea(k) | Webb and Knapp (en) (1948 - 1955) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Chinese Academy of Engineering (en) Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Académie d'architecture (en) 100n komitea |
Mugimendua | Nazioarteko estiloa |
Ieoh Ming Pei (貝聿銘, pinyin: Bèi Yùmíng) (Guangzhou, Txina, 1917ko apirilaren 26 – New York, 2019ko maiatzaren 16a) txinatar arkitekto bat izan zen.
1940. urtean diplomatu zen Massachusetts Institute of Technology (MIT) delakoan, Arkitektura sailean. 1945 eta 1948 artean, Harvardeko Unibertsitatean ikasketak findu zituen, Marcel Breuer eta Walter Gropiusen gidaritzapean. Horregatik, amerikar arkitekto modernoen bigarren belaunaldikotzat hartzen da, Cesar Pelli, Kevin Roche eta Paul Rudolfekin, europar arkitekto irakasleen jarraitzailetzat.
Bere lanetan argi ikus daiteke halako formen purutasun nahia, funtzioaren egokitasunarekin batera, Nazioarteko Estiloaren barnean eta Walter Gropius arkitektoaren lerroari jarraiki. Batez ere forma abstraktuak erabili zituen, baita ere ekai (material) hotzak, hala nola harria, konkretua, beira eta altzairua. Hala ere, horiekin batera sarri aplikatzen zituen efektu teatralak eta apustu teknologikoak.
1955ean estatubatuar herritartu zen, eta agentzia bat ireki zuen bi Eason Leonard eta Henry Cobb lankideekin batera, Pei Léonard Cobb & Partners izenekoa.
1983an Pritzker Saria jaso zuen.
Lan garrantzitsuenak
- 1964 : Washington Plaza Apartamenduak, Pittsburgh, AEB, [1]
- 1973 : Canadian Imperial Bank of Commerce, Toronto, Kanada, [2]
- 1976 : John Hancock Dorrea, Boston, AEB, [3]
- 1978 : National Gallery of Art museoaren Ekialdeko eraikina, Washington, DC, AEB,
- 1988 – 1993 : Louvre museoaren birgaitzea eta Piramidea, Paris, [4]
- 1990 : Txinako Bankuaren Dorrea, Hong Kong, Txina, [5][Betiko hautsitako esteka]
- 1997 – 2004 : Grand-Duc Jean Arte Moderno Museoa, Kirchberg, Luxenburgo, [6]
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ieoh Ming Pei |
- Ieoh Ming Pei ARCHIGUIDE gunean
- i
- e
- a
- Philip Johnson (1979)
- Luis Barragán (1980)
- James Stirling (1981)
- Kevin Roche (1982)
- I. M. Pei (1983)
- Richard Meier (1984)
- Hans Hollein (1985)
- Gottfried Böhm (1986)
- Kenzō Tange (1987)
- Gordon Bunshaft eta Oscar Niemeyer (1988)
- Frank Gehry (1989)
- Aldo Rossi (1990)
- Robert Venturi (1991)
- Álvaro Siza Vieira (1992)
- Fumihiko Maki (1993)
- Christian de Portzamparc (1994)
- Tadao Ando (1995)
- Rafael Moneo (1996)
- Sverre Fehn (1997)
- Renzo Piano (1998)
- Norman Foster (1999)
- Rem Koolhaas (2000)
- Herzog & de Meuron (2001)
- Glenn Murcutt (2002)
- Jørn Utzon (2003)
- Zaha Hadid (2004)
- Thom Mayne (2005)
- Paulo Mendes da Rocha (2006)
- Richard Rogers (2007)
- Jean Nouvel (2008)
- Peter Zumthor (2009)
- Kazuyo Sejima eta Ryue Nishizawa / SANAA (2010)
- Eduardo Souto de Moura (2011)
- Wang Shu (2012)
- Toyo Ito (2013)
- Shigeru Ban (2014)
- Frei Otto (2015)
- Alejandro Aravena (2016)
- Rafael Aranda, Carme Pigem eta Ramón Vilalta / RCR Arquitectes (2017)
- B. V. Doshi (2018)
- Arata Isozaki (2019)
- Yvonne Farrell eta Shelley McNamara (2020)
- Anne Lacaton eta Jean-Philippe Vassal (2021)
- Diébédo Francis Kéré (2022)
- David Chipperfield (2023)
- Riken Yamamoto (2024)
- Datuak: Q46868
- Multimedia: I. M. Pei / Q46868