Isabel Tolosa Cortés de Moctezuma

Isabel Tolosa Cortés de Moctezuma
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria, 1568
HerrialdeaEspainiar Inperioa
Heriotza1620 (51/52 urte)
Familia
AitaJoan Tolosa
AmaLeonor Cortés Moctezuma
Ezkontidea(k)Juan Oñate  (1588 -
Seme-alabak
ikusi
  • María de Oñate y Cortés (en) Itzuli
Familia
ikusi
  • Moctezuma Xocoyotzin (birraitona)
Jarduerak

Isabel Tolosa Cortés de Moctezuma (Mexiko Hiria, Mexiko, 1568 – 1619 edo 1620), Juan Tolosa eta Leonor Cortés Moctezumaren alaba, Espainia Berriko Erregeorderriko aristokrata eta Juan Oñate konkistatzaile eta esploratzailearen emaztea.

Biografia

Mexiko Hirian jaioa, Juan Tolosa eta Leonor Cortés Moctezumaren alaba izan zen. Hainbat neba-arreba izan zituen, ahizpa batzuk mojak egin ziren Sevillan; beste bat, ordea, Leonor Tolosa Cortés de Moctezuma Cristobal Zaldivarrekin ezkondu zen.[1][2]

1588an, Isabel Juan Oñaterekin ezkondu zen, Panucon, Zacatecasen. Oñate, euskal jatorrikoa, Espainia Berriko herri indigenen aurka erabili zuen indarkeriagatik ezaguna egin zen. Isabelekin ezkonduta egoteak ospe handia eman zion Oñateri. Bi seme-alaba izan zituzten:

  • Cristobal Naharriondo Pérez Oñate eta Cortés Moctezuma (1589 edo 1610ean jaioa), María Gutiérrez del Castillorekin ezkondua. Seme bat izan zuten, Juan de Oñate. 1608tik 1610era, Mexiko Berriko Santa Fe probintziako lehen gobernadore hautatua izan zen.
  • María Oñate eta Cortés Moctezuma (1590 edo 1594an jaioa) 1616ko abuztuaren 17an Vicente de Zaldívar Oñate Mendoza sarjentu nagusiarekin ezkondu zen.

1595ean, Felipe II.a Espainiakoak Río Grande kolonizatzeko agindua eman zion Oñateri, Isabel Zacatecasen geratu zen bitartean. 1598an Oñatek espedizioa zuzendu zuen Mexiko Berrira eta Espainiako lehen asentamendua sortu zuen eskualdean. Haren semeak, Cristobalek, bederatzi urte inguru zituela aitarekin joan zen. Senarrak Mexiko Berria eskatu zuen Espainiarentzat, Rio Grande delakoaz haraindi, eta Santa Fe probintziako lehen gobernadore koloniala izan zen. 1608an, ordea, semea lehen gobernadore hautatua izan zen.

Isabel 1619 edo 1620 inguruan hil zen Panucon, Zacatecasen.

Erreferentziak

  1. Beatrice Quijada Cornish, The Ancestry and Family of Juan de Onate, University of California, pp. 459, 463, retrieved on 11 January 2010
  2. Cornish, p.463

Genealogia

⛭
Zuhaitz genealogikoa
Joan Tolosa
Hernán Cortés Isabel Tolosa Cortés de Moctezuma María de Oñate y Cortés
Leonor Cortés Moctezuma
Tecuichpo Ixcaxochitzin

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6077821
  • Wd Datuak: Q6077821