Joênia Wapichana
Joênia Wapichana | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2023) Irudi gehiago | |||||
2023ko otsailaren 1a -
2019ko otsailaren 1a - Hautetsia: 56th legislature of the National Congress of Brazil (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Joênia Batista de Carvalho | ||||
Jaiotza | Boa Vista, 1974ko apirila (50 urte) | ||||
Herrialdea | Brasil | ||||
Talde etnikoa | Wapishana people (en) | ||||
Lehen hizkuntza | Wapishana (en) brasildar portugesa | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Universidade Federal de Roraima (en) | ||||
Hizkuntzak | Wapishana (en) brasildar portugesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
|
Joênia Batista de Carvalho, ezagunagoa Joênia Wapichana izenez (Boa Vista, Brasil, 1974ko apirilaren 20a), Brasilgo abokatua da, Brasilen abokatutza lanean diharduen lehen emakume indigena.
2018ko hauteskundeetan, Brasilgo Diputatuen Ganberako hautetsia izan zen lehen emakume indigena izan zen, Roraima estatuaren ordezkari gisa eta Jasangarritasun Sareko (REDE) kide gisa.[1]
Biografia
Wapishana talde indigenako kidea, zortzi urte zituela, jaio zen herrixka utzi eta amarekin Boa Vistara joan zen bizitzera. Bigarren Hezkuntza amaitu ondoren, kontabilitateko bulego batean hasi zen lanean egunez, gauez Roraimako Unibertsitate Federalean zuzenbidea ikasten zuen bitartean. 1997an graduatu zen.[2]
Abokatu ibilbidea
Raposa Serra indigena do Sol barrutian zerbitzatu zuen, Roraimako Kontseilu Indigenaren (CIR) sail juridikoan lan egiteaz gain, baita Brasilgo iparraldeko eskualdean bere lurren jabetzarako indigenen eskubideen defentsan ere.
Brasilgo Abokatuen Ordenako (OAB) Herri Indigenen Eskubideen Batzordeko lehen presidentea izan zen, 2013an sortua.
2018ko legegintza-hauteskundeetan, Roraimagatik Diputatuen Ganberarako hautatu zuten.[3]
Goraipamenak
- 2004an, Reebok saria jaso zuen, giza eskubideen defentsan egindako lanagatik.[4] 2010ean, Brasilgo Kultura Ministerioaren Kultura Merezimenduaren Ordenarekin kondekoratu zuten.
- 2018an Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Saria jaso zuen.[5]
Iruditegia
- Emakume indigenen martxa, 2019
- Maria Fernanda Ribeiro eta Joenia Wapichana, Emakume indigenen martxa, 2019
- Giza Eskubideen eta Partaidetzako Legeen Batzordea, 2020
- Joênia "Wapichana" Emakumeen egoera eta giza eskubidea hitzaldian
- Acampamento Terra Livre 2023
- CTEYANOMAMI - Comissão Temporária Externa Yanomamien egoera eta garimpeiroen irteera bateratzeko, 2023
Erreferentziak
- ↑ «Brasil tiene a la primera mujer indígena como diputada federal» Agência Brasil 9 de octubre de 2018.
- ↑ Web, Alfama. «Bacanudo - Liderança indígena» Bacanudo.
- ↑ Veja como foi a cobertura do primeiro turno das eleições. 15 de octubre de 2018.
- ↑ Joênia, a 1ª índia a se tornar advogada no Brasil. OAB, 13 de dezembro de 2004
- ↑ «Na ONU, brasileira Joenia Wapichana recebe o Prêmio de Direitos Humanos 2018» ONU Brasil 19 de diciembre de 2018.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joênia Wapichana |
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Joênia Wapixana» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- Datuak: Q3187339
- Multimedia: Joênia Wapixana / Q3187339