José Aznárez
José Aznárez | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Jaka, 1759ko urtarrilaren 13a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Leitza, 1837ko ekainaren 14a (78 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Madril |
José Aznárez Navarro (Jaca, 1759ko urtarrilaren 13a - Leitza, 1837ko ekainaren 14a) politikari espainiarra izan zen. Nafarroa Garaian hil zen.
Biografia
Abokatua eta magistratua, kargu politiko ugari izan zituen, tartean Aragoiko diputatua eta Cadizko Gorteetan diputatu eta presidente ordea izan zen. Behin gorteak deseginda, Errege Etxearen aholkularia izan zen; Cádizko Gorteetan izandako kideak salatu zituen. Ondoren, Hirurteko Liberalaren garaian 1823ko irailatik abendura Barne Ministroa izan zen, Gobernazio ministroa garaiko terminologian. 1834an karlismoarekin bat egin zuen eta Frantziara joan zen; Karlos V.a errege-nahiak, 1836an, Erresumako Negozioen Batzorde Orokorraren presidentea izendatu zuen.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Espainiako Errege Akademiaren webguneko biografia.
- Datuak: Q5938367