Jose Luis Oriol
Jose Luis Oriol | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||||||||
1936ko martxoaren 6a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Araba Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia
1933ko azaroaren 27a - 1936ko urtarrilaren 7a Barrutia: Araba Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia
1931ko uztailaren 7a - 1933ko urriaren 9a Barrutia: Araba Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia
1919ko ekainaren 9a - 1920ko urriaren 2a Barrutia: Baeza | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1877ko azaroaren 4a | ||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||
Heriotza | Madril, 1972ko apirilaren 15a (94 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | José María Oriol Gordo | ||||||||
Ama | María Dolores Uriguen | ||||||||
Ezkontidea(k) | Catalina Urquijo Vitorica | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, arkitektoa eta enpresaburua | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Elkarte Tradizionalista |
José Luis Oriol Uriguen (Bilbo, Bizkaia, 1877ko azaroaren 4a - Madril, Espainia, 1972ko apirilaren 15a) Euskal Herriko arkitekto eta politikaria izan zen. Halaber, elektrizitate eta tren enpresaburua izan zen.
Alejandro Goikoetxea elorriotar ingeniariari Talgo trena sortu eta garatu zezan babes ekonomikoa eman zion. 1942an Patentes Talgo S.A. enpresa sortu zuten.
Biografia
Arkitekturako ikasketak egin ondoan, familiako negozioetan murgildu zen eta finantza gizon garrantzitsua izatera iritsi zen. 1918tik aurrera ekin zion politikari alderdi tradizionalistaren aldetik eta 1931n, errepublikako hauteskundeetan, Euskal Estatutuaren aldeko hautagai-zerrendan sartu zen, euskal nazionalistekin eta beste independente batzuekin batean, estatutuaren aldekoa ez zen arren (haren aurka bozkatu zuen 1936an).
1936ko gerraren hasieran, berebiziko lana egin zuen Francoren alde Araban eta haren finantza euskarri nagusietako bat izan zen ondoren. Espainiako elektrizitate enpresak berregituratu zituen eta haren ekimenari esker gauzatu zen Alejandro Goikoetxearen tren-proiektua, Talgo (1941, Tren Articulado Ligero Goicoechea Oriol).
Bost seme eta hiru alaba izan zituen Catalina Urkixorekin: Jose Maria, Lucas, Fernando, Antonio Maria, Maria Sacramento, Teresa, Ignacio eta Catalina.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Oriol Urquijo Fundazioaren webgunea
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q3754860
- Multimedia: José Luis de Oriol Urigüen / Q3754860