Juan Palafox
Juan Palafox | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||||||||
1653ko abuztuaren 16a - 1659ko urriaren 1a ← Antonio Valdés Herrera (en) - Nicolás Martínez (en) → Elizbarrutia: Diocese of Osma (en)
1642ko ekainaren 10a - 1642ko azaroaren 23a ← Diego López Pacheco - García Sarmiento de Sotomayor, 2nd Count of Salvatierra (en) →
1639ko urriaren 3a - 1653ko azaroaren 24a ← Gutiérrez Bernardo de Quirós (en) - Diego Osorio de Escobar y Llamas (en) → Elizbarrutia: Diocese of Puebla-Tlaxcala (en)
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan de Palafox y Mendoza | ||||||||
Jaiotza | Fitero, 1600eko ekainaren 26a | ||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||
Heriotza | El Burgo de Osma-Ciudad de Osma, 1659ko urriaren 1a (59 urte) (59 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Burgo de Osma Cathedral (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Jaime de Palafox Rebolledo y Proxita de Perellos | ||||||||
Ama | Ana de Casanate y Espes | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea Alcalako Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
Izengoitia(k) | El virrey Palafox | ||||||||
Santutegia | |||||||||
Urriaren 1 | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Juan Palafox Mendoza (Fitero, 1600eko ekainaren 26a - Osma, 1659ko urriaren 1a) nafar elizgizon eta politikaria izan zen. Tlaxcalako apezpikua izan zen 1640-1653 bitartean, eta Osmakoa 1653tik hil zen arte; 1642ko ekainetik azarora, Espainia Berriko erregeordea izan zen. 2011ko ekainaren 5ean dohatsu izendatu zuen Vatikano Hirian Benedikto XVI.a aita santuak.
Bizitza
Alcala, Salamanca eta Sigüenzako unibertsitateetan egin zituen ikasketak; latina, grekoa, hebreera, italiera eta frantsesa ongi ezagutzen zituen. Apaiz eginik, Europako hainbat herrialdetan bizi izan zen. 1626an Tarazonako katedraleko kalonje-diruzain izendatu zuten; Indietako Kontseiluko fiskal izatea zuen lanbide nagusia.
1639an, Tlaxcalako apezpiku izendatu zuten, non 1642an Espainia Berriko erregeorde, Mexikoko artzapezpiku eta kapitain nagusi izan zen alditxo batez. Jesusen Lagundiarekin izandako liskarren ondorioz, Iberiar penintsulara bidali zuten, non Osmako gotzaina izan zen. Azken urteetan erlijio gaietako zenbait liburu idatzi zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Palafox |
- Datuak: Q2448974
- Multimedia: Juan de Palafox y Mendoza / Q2448974