Kanua

Kanua
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideafilosofoa

Kanua edo Kanwa rishi (jakintsu iragarle) mitiko bat izan zen, Rig-vedako zenbait ereserkiren egilea, Ghoraren semea deitua eta Anguirasen familiakoa.

  • káṇva IAST sisteman (sanskritoaren transliterazioaren nazioarteko sistema)
  • कण्व sanskritozko devanagari idazkeran.
  • Ahoskatzea: kánua

Kanua hau baliteke shakha ([Veden ikasketa]ren adarra) sortzailea ere izan zitekeen, hau da, Vedaren baten errezitazioaren eskolaren batena (testu sakratuak idaztea debekatua baitzegoen).

Literatura hinduista

Mahābhārataren arabera, Kanwa jakintsuak Shakuntala bere etxean hartu zuen.

Beste Kanwa batzuk

  • Vasudeva Kanwa, Indiako erregea K.a. 75 eta K.a. 66 artean, Kanwa dinastiaren sortzailea.
  • Kanwa dinastia, Vasudeva Kanwaren ondorengoak
  • Zenbait errege eta printze Kanwa deitu ziren.
  • Zenbait egile Kanwa deitu ziren.
  • Kanwak izpiritu gaizto mota bat ere badira. Euren aurkako sorginkeria bezala Atharva-vedako 2.25 ereserkia erabiltzen da.


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.