Klara Badiola
Klara Badiola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Klara Badiola Zubillaga |
Jaiotza | Donostia, 1954ko maiatzaren 3a (70 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, bikoizlea eta ahots-aktorea |
Klara Badiola Zubillaga (Donostia, 1954ko maiatzaren 3a -) gipuzkoar aktore euskalduna da.
Biografia
Filologia Erromanikoan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Hasieran irakasle lana interpretazioarekin tartekatzen zuen, azken hori Xaribari antzerki taldearekin jorratzen zuen euskaraz. Herri Irratian lanean ari zela, Imanol Uriberen La fuga de Segovia filmerako castingera aurkeztu zen eta paper bat lortu zuen.[1]
Urte horretan bertan, interpretazio ikasketak hasi zituen Antzertin, Eusko Jaurlaritzako Arte Dramatikoko Eskolan. Ordutik aurrera, film ugaritan parte hartu du baita telebistarako sailetan ere.[2]
Aktore lanak
Filmografia
Urtea | Filmaren izenburua | Zuzendaria |
---|---|---|
2020 | Nora | Lara Izagirre |
2011 | Arriya | Alberto Gorritiberea |
2010 | Izarren argia | Mikel Rueda |
2010 | Mugaldekoak | Fernando Bernués |
2008 | Berri Ona | Helena Taberna Andrés Martorell |
2008 | Txokolate apur bat | Aitzol Aramaio |
2007 | Cosmos | Diego Fandos |
2003 | El final de la noche | Patxi Barko |
2000 | Jaizkibel | Ibon Cormenzana |
1992 | Behiak | Julio Medem |
1991 | Offeko maitasuna | Koldo Izagirre |
1991 | Todo por la pasta | Enrique Urbizu |
1989 | Eskorpion | Ernesto Tellería |
1988 | Karlistadaren kronika 1872-1876 | Jose Maria Tuduri |
1987 | El mar es azul | Juan Ortuoste |
1987 | Todo esta oscuro | Ana Díez |
1986 | Ehun metro | Alfonso Ungría |
1983 | Albaniaren konkista | Alfonso Ungría |
1981 | Segoviako ihesa | Imanol Uribe |
Telesailak
- Goenkale
- Balbemendi
- Bertan Zoro
- Hospital Central
- El Comisario
- Mugaldekoak
- Alardea
Erreferentziak
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Klara Badiola Zubillaga. .
- ↑ Euskadiko Filmategia. Badiola , Klara. .
Kanpo estekak
- Datuak: Q2139149
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |