Kulunkaulki
Kulunkaulkia kulunkatzeko aulkia da, hankak arku-moduko bi piezari lotuak dituena; horri esker bertan esertzen denak kulunkatzeko aukera du. Kulunkaulkia erosoa da eta erlaxatzeko aukera ematen du.
Historia
Antza denez, aulki mota hau Ingalaterran asmatu zen, XVIII. mendearen lehenengo hamarkadetan. XIX. mendean Ameriketako Estatu Batuetan modan jarri zen; New Yorkeko Duncan Phyfe ekoizten hasi zen.
Mito estatubatuar baten arabera kulunkaulkia Benjamin Franklinek sortu zuen baina ez dago inongo erreferentziarik hori baieztatzeko.
Modelo desberdinak
- Yucatango kulunkaulkiak.
- Michael Thonetek diseinatutako aulkia.
- Haurrentzako kulunkaulki modernoa.Haurrentzako kulunkaulki modernoa.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Kulunkaulki modernoak.
- Datuak: Q14963
- Multimedia: Rocking chairs / Q14963