Léon Bonnat museoa
Bonnat-Helleu museoa | |
---|---|
Museoaren egoitza Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Baiona |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1897 |
Webgunea | http://www.museebonnat.bayonne.fr www.museebonnat.bayonne.fr |
Bonnat-Helleu museoa Baionako udal museoa da, 1833an bertan jaiotako Léon Joseph Florentin Bonnat margolariaren izena duena. Honek 1891an, bere lanak ez ezik, 1880 eta 1900 artean erositako margo eta eskulturak ere eman zizkion udaletxeari. Emaitza hau baldintza bakar batekin egin zuen: lanak maileguz ez uztea.
Museoaren goiburua "l'Art d'encore plus près" da (euskaraz: "Artea oraindik gertuago").
Egoitza
Museoaren egoitza XIX. mendearen bukaeran Charles Planckaert arkitektoak eraiki zuen.
1889ko abenduan Baionako udaletxearen sutea eta gero eraikia (udaletxeko artxibo eta bildumak galdu zirenean), lau alde ezberdinak izan zituen: artxiboa, liburutegia, margoentzako museoa eta eskulturentzako lekua[1].
1896an Léo Pouzac alkateak lehenengo harria jarri ondoren, 1897an zabaldu zuten Baiona Ttipian. 1976an eraikina guztiz museo buhurti zuten. Gertu le Carré eraikinean denboraldiko erakusketak egiten dituzte.
Bildumak
Léon Bonnatek emandako bilduma ez ezik, museoaren fondoak baditu beste ondareak ere:
- Derrecageix legatua - 1921 - Rubensen zirriborroak
- Antonin Personnaz bilduma - 1936 - Inpresionistak: Lebourg, Guillaumin - Nabiak: Maurice Denis
- Paulette Howard Johnston legatua - 1989 - Paul Helleuren margolanak.
- Petithory legatua - 1994 - brontzeak, lan manieristak edo Greuzeren lanak.
- Alphonse de Rothschild baroia[1].
- Roland Barthes musikagilearen alargunaren legatua.
- Jules Labaten alargunaren legatua.
- Henri Duranden alargunaren legatua.
- Ernest Lafonden alargunaren legatua.
Guztira 5000 lanak ditu, horitatik hamarren bat baino ez dena erakusten. Nahiz eta azken bost mendeetako eskola europar nagusien lanak izan (alemaniarra, ingelesa, espainola, flandiarra, holandarra eta italiarra) bere lan onenak XIX. mendeko margolari frantziarrenak dira (Boudin, Corot, Courbet, David, Degas, Delacroix, Géricault, Girodet,Ingres edo Puvis de Chavannes).
Margolan nabarmenen iruditegia
- Goyaren autorretratua
- François Forsterren erretratua, Dominique Ingres
- Albrecht Dürerren lana
- Gueten La comtesse et le chérubin
- Léon Bonnaten Madame Léopold Sternen erretratua
- Eskola italiarra
- Daviden lana
- Goyaren La última comunión de San José de Calasanz
Erreferentziak
Lapurdiko monumentu historikoak | ||
---|---|---|
Abbadia jauregia · Ahetzeko eliza · Amotzeko zubia · Arnaga etxea · Azkaineko erromatar zubia · Baionako judu hilerria · Baionako katedrala · Baionako sinagoga · Biarritzeko itsasargia · Biarritzeko sinagoga · Bonnat museoa · Agorreta etxea · Donibane Lohizuneko eliza · Getariako talaia · Gixuneko gaztelua · Hôtel du Palais · Ibarruneko zubia · Ilbarritz jauregia · Marracqeko jauregia · Uztaritzeko eliza · Ziburuko eliza · Zokoako gotorlekua |
Kanpo estekak
- Datuak: Q2620702
- Multimedia: Musée Bonnat-Helleu / Q2620702
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |