Lasiommata megera

Lasiommata megera
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaSatyrini
GeneroaLasiommata
Espeziea Lasiommata megera
Linnaeus, 1767
Datu orokorrak
OstalariaDactylis, Holcus, Agrostis, Deschampsia, Aegilops geniculata, Hordeum, Poa, Larre-olo, arrauka, Stipa pennata, Bromus hordeaceus, Llollobelar eta Poa annua

Lasiommata megera Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Eremu Paleartikoan hedaturik dago, Europan, Asian eta Afrika iparraldean[1].

Lineok deskribatu zuten 1767. urtean.

Deskribapena

Tamaina ertaineko tximeleta da, 36-50 mm arteko hegal-zabalera du. Laranja koloreko hegalak ditu sare itxura duten marra marroiez zatikatuak. Aurrekaldeko hegaletan ozelo nabarmen bana ditu eta atzeko hegaletan ozelo txiki batzuk. Azpialdeaz aurreko hegala gainaldearen antzekoa da, bere ozelo eta guzti, atzeko hegala aldiz grisa, marra ez-jarraituak diteuna eta hainbat ozelo txiki ere azaltzen ditu[2].

Beldarra berde argia da, eta alboetan lerro zurixka bat du.

Bizi zikloa

Hainbat belaunaldi izaten ditu eta otsaila eta urria artean ikusten dira tximeletak hegan. Beldarra elikatuko den landarearen hosto eta adarretan jartzen ditu arrautzak. Handik beldarra ateratzen da eta negu partean hibernatu egiten du. Udaberrian pupa sortu eta tximeleta heldua ateratzen da[3].

Habitata

Toki malkartsuetan bizi da, arroka artean edo belardietan ikusten da. Itsasoaren mailatik 2.000 metro arteko altueran aurkitzen da. Eremu lehorrak atsegin ditu. Hegalen azpialdeko kolore gris marrazkidunari esker lurrean pausatzen denean oso ongi kamuflatzen da[3].

Iruditegia

  • Tximeleta arra.
    Tximeleta arra.
  • Tximeleta emea.
    Tximeleta emea.
  • Hegalen azpialdea.
    Hegalen azpialdea.
  • Beldarra.
    Beldarra.

Erreferentziak

  1. «Lasiommata» ftp.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  2. Córdoba León, Juan Ramón.. (2006). Mariposas en libertad. Ediciones Mundi-Prensa ISBN 84-8476-285-8. PMC 71255946. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  3. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Lasiommata megera (Linnaeus, 1767)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1434652
  • Commonscat Multimedia: Lasiommata megera / Q1434652
  • Wikispecies Espezieak: Lasiommata megera

  • Wd Datuak: Q1434652
  • Commonscat Multimedia: Lasiommata megera / Q1434652
  • Wikispecies Espezieak: Lasiommata megera