Laura Geraldine Lennox

Laura Geraldine Lennox
Bizitza
JaiotzaDurrus, 1883ko apirilaren 27a
HerrialdeaIreland
Heriotza1958 (74/75 urte)
Jarduerak
Jardueraksufragettea
Jasotako sariak
ikusi
  • Holloway papar-orratza
    Gose Grebaren Domina
    1914 Star 1914 Star
KidetzaEmakumeen Batasun Sozial eta Politikoa

Laura Geraldine Lennox (Durrus, Irlanda, 1883ko apirilaren 27a - 1958) sufragista irlandarra izan zen, eta gerrako boluntarioa Parisen.

Biografia

Laura Geraldine Lennox Durrusen jaio zen (Cork Mendebaldea), 1883ko apirilaren 27an, eta Edward eta Adelaide Lennoxen alaba zen. Cork hirian bizi izan zen garai batez, eta, han, eskolara joaten zen, Londresera joan aurretik. Londresen, sufragista legez oso ezagun egin zen. Hyde Parken (Londres), 1908ko ekainaren 21ean, igandearekin, boto-eskubidearen alde protesta egiteko desfilatu zuten 500.000 emakumeetako bat izan zen. Inplikatutako emakume irlandarren antolaketaren arduraduna zen Lennox. 1910ean, Vote for Women egunkarirako lan egin zuen, eta Women's Social and Political Union (WSPU) elkartean parte hartu zuen. Christabel Pankhurstek 1912an The Suffragette egunkari berrirako idatzi zuenean, Lennox zen bertako zuzendaria. 1913ko apirilean atxilotu zuten, WSPUko bulegoetatik jaitsi zenean. Sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten, Bristolgo kartzelan. Han, gose-greba egin zuen emakumeetako bat izan zen. Garai hartan, aplikatzen zen politika zen emakumeak askatzea larri gaixotzen zirenean, eta sendatu ondoren, berriro atxilotzea. Lennox askatu egin zuten, eta astebete geroago atxilotu, eta lau egun geroago askatu. Beste behin bera atxilotzera joan zirenean, Lennox polizia zain zuela ohartu zen, eta, laguntzarekin, Corkera ihes egin zuen.[1][2][3][4]

Lennoxek Holloway paparreko brotxea eta Hunger Strike Medal jaso zituen, bere jarduerengatik. Corken, bertako WSPU bat sortu zuen. Hala ere, Lehen Mundu Gerrak sufragio-jarduerak etenarazi zituen. Lennox Frantziara joan zen bere lagun Harbenstarrei laguntzera, zeinek haien Majestic hotela ospitale bihurtu baitzuten. Bere anaia gerran soldadu izan zen, eta Lennoxek hotelean jardun zuen erizain eta administratzaile. Haren osasunak okerrera egin zuen egonaldi hartan, eta anaia hil egin zitzaion gerran. Lennoxek 1914 Star jaso zuen. Gerraren ondoren, Londresera itzuli zen, eta mekanografia-agentzia bat sortu zuen gerrako emakume alargunei lana emateko. Women's Pioneer Housing sortzen ere lagundu zuen. Lennox 1958an hil zen.[1][2][5][4][6]

Erreferentziak

  1. a b «Who's Your Heroine? Laura Geraldine Lennox» RTE.ie 2020-01-27.
  2. a b «My ancestor - the inspirational Cork suffragette» Echo Live.
  3. Miss Laura Geraldine Lennox. ..
  4. a b «West Cork suffragette Laura will always be remembered as a hero» Southern Star.
  5. «HERSTORY ON RTÉ: telling the stories of Ireland's great female trailblazers» The Avondhu Newspaper 2020-02-01.
  6. Lindsay, Erin. (2020-01-30). «Herstory: RTÉ's new documentary series will shine a light on Ireland's change-making women» IMAGE.ie.

Ikus, gainera

  • Suffragette
  • Sufragisten zapia
  • Suffragette filma (2015)
  • Emakumeen sufragismoa
  • Sufragisten zerrenda

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q88386440
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315654844
  • LCCN: no2016082408
  • Wd Datuak: Q88386440