Limonada
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c8/Lemonade_%28Lime_version%29.jpg/220px-Lemonade_%28Lime_version%29.jpg)
Limonada limoi, ur eta azukrez egindako edaria da, alkoholdun edo alkohol gabekoa. Europako herrialde askotan, Alemanian adibidez, freskagarriaren sinonimo bilakatu da, bestetan gaseosari gertatu zaion moduan.
C bitaminaren iturria izan arren, azukre asko izateak bere onurak gutxitzen ditu.
Historia
Limoiak eta azukre-kanabera Indian jatorria duenez, lehendabizikoz bertan edan zutela esan dezakegu, izan ere, egun hitzez hitz limoi-ur esan nahi duen Nimbu Pani eta Shikanjvi antzeko edariak hartzen dituzte.
K.a. 1000 inguruan, Antzinako Egipton lehenengo aipamen idatzia agertu zen. Edonola ere, K.a. 700 inguruan ekarri zituzten limoiak Asiatik.[1]
Erreferentziak
- ↑ www.frontiercoop.com. The History of Lemonade. .
Kanpo estekak
Datuak: Q893
Multimedia: Lemonade / Q893
![]() | Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |