Literaturia

Literaturia euskal literaturaren udaberriko azoka gisa sortu zen, “letrak kale gorrira ateratzeko” helburuarekin [1]. 2009. urtean abiarazi zen ekimen hau Larrabetzun eta geroztik urtero antolatu da. Baina 2014. urtean Larrabetzutik Zarautzera pasa zen, helburu eta ilusio berdinak mantenduz. Errezitaldiak, aurkezpenak, antzerki saioak, kontzertuak, liburu-azokak, irakurraldiak, tailerrak, haurrentzako ipuin kontaketak edota solasaldiak antolatu ohi dira Literaturia egitasmoaren baitan.

Kanpo estekak

  • [1], Literaturia 2016ko webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25477154
  • Wd Datuak: Q25477154

Erreferentziak

  1. http://www.argia.eus/albistea/euskal-literatura-kale-gorrira-bosgarrenez