Louisa Aldrich-Blake
Louisa Aldrich-Blake | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
1914 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Chingford, 1865eko abuztuaren 15a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Heriotza | Londres, 1925eko abenduaren 28a (60 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||
Familia | |||
Aita | Frederic James Aldrich-Blake | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | London School of Medicine for Women (en) Cheltenham Ladies' College (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | medikua eta zirujaua | ||
Enplegatzailea(k) | London School of Medicine for Women (en) Elizabeth Garrett Anderson and Obstetric Hospital (en) Royal Free Hospital (en) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society of Medicine (en) | ||
Louisa Brandreth Aldrich-Blake (Chingford, Erresuna Batua, 1865 – 1925) medikuntzaren munduan sartu zen lehen emakume britainiarretako bat izan zen. Bere izaera lesbikoa ikusarazten lehenetarikoa izan zen.[1]
Chingforden jaioa zen, Essex, errektore baten alaba, eta familiarekin Welsh Bicknor-era joan zen bizitzera. 1893an, Free Errege Ospitaleko Emakumeentzako Medikuntza Eskolan graduatu zen. Ondoren, Londresko Unibertsitatera joan zen, Medikuntza eta Kirurgia graduetan sartzeko, eta Kirurgiako Masterra lortu zuen lehen emakume britainiarra izan zen. Bere ibilbidean, Aldrich-Blake Elizabeth Garrett Anderson Ospitalearekin elkartu zen, eta 1910ean zirujau senior gisa amaitu zuen.
Karrera
Royal Free Hospital-en, idazkari kirurgikoaren kargua betetzen zuen lehen emakumea izan zen, eta anestesista ere izan zen. Lehen Mundu Gerran, gizonezkoen kirurgia-taldearen zati handi bat kanpo-zerbitzu aktiboan zabaldu zen; beraz, Aldrich-Blakek erantzukizun handiagoa izan zuen kirurgian, eta ospitaleko kirurgialari aholku-emaile izatera iritsi zen. Umetoki-lepoko eta ondesteko minbizia egiten lehena izan zen.
Akademia
Aldrich-Blake "Free Errege Ospitaleko Emakumeentzako Medikuntza Eskolako" ikasleen prestakuntzan aritu zen, bera izan bait zen eskolren bultzatzailea. 1914an, Fakultateko dekano bihurtu zen.
Damasgoa
1924an, Urte Berriko ohorezko zerrendan, Britainiar Inperioaren Ordenaren dekomendazio-dama egin zuten.[2]
Decoruma
Louisa Aldrich-Blake dama 1925ean hil zen, arrazoi ezezagunengatik.
Legatua
Dama Louisa Brandreth Aldrich-Blake bilduma Royal Free Hospital Artxibo Zentroan dago. Estatua bat dago Tavistock Square-n, Londresen
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Genesis Women's History archive index entry for Royal Free Hospital Collection.
- Wellcome Library holdings of archive material. artxibatu zen .
- Oxford Dictionary of National Biography Index
- Datuak: Q4793315
- Multimedia: Louisa Aldrich-Blake / Q4793315