Lurrik Gabekoen Mugimendua

Lurrik Gabekoen Mugimendua
Datuak
Motaerakundea, gizarte mugimendua eta Okupazioa
HerrialdeaBrasil
Jarduera
Kide kopurua1.500.000 (ezezaguna)
Historia
Sorrera1984ko urtarrila
Jasotako sariak
Right Livelihood Award  (1991)
webgune ofiziala
Facebook: MovimentoSemTerra Twitter: MST_Oficial Edit the value on Wikidata

Lurrik Gabekoen Mugimendua[1] (portugesez: Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra edo MST) Brasilgo lurrik gabeko landa langileen mugimendua. Bere sustatzaile asko CPT (Comissão Pastoral da Terra) apaiz ezkertiarrak, askapenerako teologiaren inguruan izan ziren eta ekoizpen gabeko latifundioak landa langileen artean banatzea zuten helburu.

Aurrekariak

XIX. mendean esklabuak matxinatu eta kilomboaak soru zituzten.Nekazaritza familiarrera itzultzeko landa eremuak. Nagusi esanguretsuena Zumbi Dos Palmares izan zen. Antonio Conseleirok zuzendutako matxinadak 25.000 pertsona okupatutako lur batean gizarte igualitario eta demokratiko bat sortzeko 1897ko Urriko sarraskiak deuseztatu zuen asmo hau. Nekazal elkarteek lur okupazioak antolatu zituzten Brasilgo Ipar-Ekialdean.

Historia

MSTa 1970-85eko epean diktadura militarrean eman ziren lur arlo handiak esku gutxitan gelditu ziren, eta hau landa eremuko biztanleen pobreziarekin batera lurrak okupatzen hasi ziren. Organizazioan, laguntza handia izan zuten eliza katolikoko talde aurrerakoien aldetik, Brasilgo estatu ezberdinetan ematen ziren mugimendu ezberdinen arteko batasuna emanez. Era honetan MSTa nazio mailan sortzea erabaki zen 1985ean Curitiban egindako kongresuan, Brasil osoko 1500 delegatuen parte hartzearekin.

Hezkuntza

Lurrik gabeko nekazariek 1800 eskola inguru sortu dituzte 160 000 haurrentzat eta 3900 irakaslek zazpi unibertsitate publikotan formakuntza jaso dute. Halaber helduen alfabetizazio kanpaina bereziak dituzte martxan. eskola hauetan Paulo Freire askapenerako teologiako apaizaren doktrinak jartzen dituzte praktikan, elkartasunean eta ingurumenaren zaintzan hezten dituzte haurrak.

Egitura

  • MSTa edozein alderdi politikoengandik eta elizarengandik independentea da.
  • Buruzagitza emakume eta gizonen arteko parekotasuna dago %50ean

Ekintzak

Gaur egun, MSTak 1,5 miloi pertsona (300.00 familia) asentamenduetan biltzen ditu eta beste 150.000 oraindik kanpamentuetan daude.

Erreferentziak

  1. Berria. [#5246 Estilo Liburua. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q852277
  • Commonscat Multimedia: Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra / Q852277

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 153692683
  • BNE: XX226808
  • BNF: 12465469n (data)
  • GND: 6066823-4
  • LCCN: n86148374
  • SUDOC: 033837759
  • BIBSYS: 49255
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q852277
  • Commonscat Multimedia: Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra / Q852277