Maite Itoiz

Maite Itoiz
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaCarlos Itoiz
Ezkontidea(k)John Kelly
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta multi-instrumentalist (en) Itzuli

Maite Itoiz Solchaga (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1975) abeslari eta multiinstrumentalista da.

Ibilbidea

Musikari familia batean jaio zen. Aita, Carlos Itoiz, gitarjole profesionala zen, eta ama, Tere Solchaga, abeslaria[1].

Barañaingo musika kontsebatorioan hasi zen musika ikasten, eta ondoren Iruñeko Pablo Sarasate musika kontserbatorioan jarraitu zituen musika ikasketak.

Sopranoa, konposatzailea eta musika ekoizlea da[2]. Opera eta gitarra klasikoa joz egin zuen ibilbidean sari ugari jaso zituen. Juan Diego Flórez eta Anna Maria Kaufmann- ekin batera abest izan du.

Elfenthal musika taldea osatzen du bere bikotea den John Kelly, The Kelly Family-ko kidearekin batera. Rock-a, zeltiar musika eta antzinako musika nahasten dituzte proiektuan.

2015ean Toti Martinez de Lezea idazlearekin batera "Mujeres Vascas" izeneko ikuskizuna eskaini zuen[3].

Diskografia

Albumak

  • 2006: Tales from the Secret Forest (John Kelly eta Maite Itoiz)
  • 2009: The Blue Elf’s Dream – The Live Show (Maite Itoiz eta John Kelly)
  • 2010: An Ancient Story (Elfenthal)

Singleak

  • 2006: Corazón Herido (John Kelly eta Maite Itoiz)

Bideoalbumak

  • 2007: Tales from the Secret Forest (John Kelly eta Maite Itoiz)
  • 2009: The Blue Elf’s Dream – The Live Show (Maite Itoiz eta John Kelly)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-07-22). ««Si veo que puedo abordar un estilo de forma elegante, lo hago»» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  2. «Viaje íntimo a través de la música con MAITE ITOIZ Y JOHN KELLY, Ejea Digital» www.ejeadigital.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  3. «"Mujeres vascas" con Toti Martinez de Lezea & Maite Itoiz — Oñatiko udala» www.xn--oati-gqa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q94161129
  • Wd Datuak: Q94161129