Malachius bipustulatus

Malachius bipustulatus
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaMelyridae
GeneroaMalachius
Espeziea Malachius bipustulatus
Linnaeus, 1758

Malachius bipustulatus Melyridae familiako kakalardoa da. Europa erdialdean eta mendebaldean zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere[1][2].

Deskribapena

Kakalardo hau oso txikia da, 5-7 mm inguru neurtzen du[3]. Burua eta pronotoa berde-marroixka kolorekoak dira eta elitroek distira metaliko berdea dute. Sabelaldea hori-laranja da, eta elitroen atzealdean orban gorriak ikusten zaie. Abdomenaren amaieran plaka ilunak agertzen ditu gainaldean. Ile finak estaltzen du gorputza.

Habitata

Altuera txikiko zelaietan ikusten dira. Egunez lore eta belarretan egoten dira polenaz eta nektarraz elikatzen, batzuetan intsektu txikiagoak ere ehizatzen dituzte[4]. Harrapariak uxatzeko kiratsa jaurtitzen dute.[3]

Bizi zikloa

Helduak udan ikusten dira lore artean. Arrek antenatan feromonak dituzte kopula garaian emeak erakarri eta estimulatzeko[4]. Arrautzan enbor azalaren azpian jartzen dituzte eta handik jaiotzen diren beldarrak beste intsektuen larbataz eta bareetaz elikatzen dira[4]. Neguan pupa eratzen dute eta udaberrian heldu berriak jaiotzen dira.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  3. a b «La vida silvestre de RikenMon | Malachius bipustulatus [l. (Malachius bipustulatus)»] nature.guide (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  4. a b c «Maláquido común | Animalandia» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q232703
  • Commonscat Multimedia: Malachius bipustulatus / Q232703
  • Wikispecies Espezieak: Malachius bipustulatus

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 309939
  • BioLib: 10116
  • Dyntaxa: 105364
  • EOL: 3293798
  • Fauna Europaea: 190427
  • GBIF: 4449375
  • NCBI: 295700
  • Wd Datuak: Q232703
  • Commonscat Multimedia: Malachius bipustulatus / Q232703
  • Wikispecies Espezieak: Malachius bipustulatus