Manuel Etura |
---|
Bizitza |
---|
Jaiotza | Sestao, 1934ko otsailaren 21a (90 urte) |
---|
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
---|
Hezkuntza |
---|
Hizkuntzak | gaztelania |
---|
Jarduerak |
---|
Jarduerak | futbolaria |
---|
|
Posizio edo espezialitatea | atzelaria |
---|
Manuel González Etura (Sestao, 1934ko otsailaren 21a -), kirol munduan Etura deitua, bizkaitar futbolari ohia da, erdilari moduan aritu zena.
Biografia
Manuel González Ikabaltzeta eta Carmen Etura Larrinagaren seme, herriko taldean hasi zen, San Pedro Kirol Elkartean. Athleticek 1953an fitxatu zuen, Getxo KK taldetik. 1954ko abenduaren 12an egin zuen debuta Hércules Club de Fútbol taldearen aurka.[1] Bitxia bada ere, Hércules 16 urterekin fitxatzen saiatu zen, oraindik bere herriko klubean, Sestao Sport Clubean jokatzen ari zela eta Getxo KKrekin lehen kontratua sinatu aurretik. Ligan guztira hiru gol eskuratu zituen, lehena Granada CFen aurka.[2]
1966ra arte egon zen Bilboko taldean, Indautxu Kirol Elkarteak fitxatu zuen arte. Talde bizkaitarrean denboraldi bat eman ondoren, 1967an erretiratu zen.[3]
Ibilbidea
Palmares
Erreferentziak
- ↑ Athletic
- ↑ (Gaztelaniaz) Mundo Deportivo 1959/09/28.
- ↑ (Ingelesez) transfermarkt. Manuel Etura. .
Kanpo estekak