Marion Bartoli

Marion Bartoli

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLe Puy-en-Velay, 1984ko urriaren 2a (39 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaGeneva
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaerabi eskuzko eskuin-kolpe, bi eskuz errebeska jotze eta eskuina
Bakarka i/g490–299
Binaka i/g117–82
Rankinga7 tennis singles (en) Itzuli (2012ko urtarrilaren 30a)
15 tennis doubles (en) Itzuli (2004ko uztailaren 5a)
 
Pisua43 kilogramo
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak
ikusi
  • Officer of the National Order of Merit Officer of the National Order of Merit  (2014ko azaroaren 13a)
    Champion des champions français de L'Équipe  (2013)
    Ohorezko Legioko zalduna Ohorezko Legioko zalduna  (2023ko abenduaren 29a)

marionbartoli.com
Twitter: bartoli_marion Edit the value on Wikidata

Marion Bartoli (Le Puy-en-Velay, Frantzia; 1984ko urriaren 2a) tenis jokalari profesional ohi frantziarra da. Bere ibilbidean zehar hamaika WTA titulu irabazi ditu: zortzi banakako txapelketetan eta hiru bikoteko txapelketetan. 2012ko urtarrilean, WTAren munduko tenislari onenen rankingean, bederatzigarrena izatera iritsi zen.[1]

Marion Bartoli, 2009, AEBko irekia.

Tenislariak, momentuan munduko lehen posizioan zeuden 2 jokalari garaitu zituen. Justine Henin lehena, Wimbledon 2007ko finalaurrekoan, 1-6, 7-5, 6-1. Eta Jelena Jankovic bigarrena, 2009ko Australiako irekiaren laugarren errondan, 6-1, 6-4, 6-3.

Venus Williams, Serena Williams, Ana Ivanovic, Lindsay Davenpor, Arantxa Sanchez Vicario, Dinara Safina, Caroline Wozniacki, Petra Kvitova eta Kim Clijsters bezalako jokalariak ere garaitu ditu, behin gutxienez, bere ibilbidean zehar.

2013a urte nabarmena izan zen Bartoliren jarduera profesionalean, Grand Slam lehen titulua, eta bakarra, irabazi zuen, Wimbledoneko finala Sabine Lisicki jokalari alemaniarra garaitu ostean. Tituluarekin batera, Grand Slam titulua lortu zuen hirugarren frantsesa bilakatu zen, Mary Pierce eta Amelie Mauresmorekin batera.

Erreferentziak

  1. «WTA | Rankings | Rankings - Singles» web.archive.org 2012-01-07 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q105838
  • Commonscat Multimedia: Marion Bartoli / Q105838

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 1681151778205918130005
  • SUDOC: 236647652
  • Wd Datuak: Q105838
  • Commonscat Multimedia: Marion Bartoli / Q105838