Martin Ennals saria
Martin Ennals saria giza eskubideen pertsona defendatzaileentzat, batzutan giza eskubideen Nobel saria bezala esana, 1993tik ematen den nazioarteko saria da.
Historia
1993an sortua, izena Martin Ennals, Amnistia Internazionalaeko aktibista britaniarra 1968tik 1980ra erakundearen idazkari orokorraren oroimenez sortu zen. Ekimenak giza eskubideen alorrean lan handia egin dituzten pertsonak saritu nahi ditu. Helburu nagusia, bestetik, unean arrisku handia hartuz lanean dauden ekintzaileei nolabaiteko publizitate babeslea ematea da.[1]
Saria 20.000 Suitzar frankokoa da. Saria ematearen ekimena urtero Genevan egiten da, bertako udalaren laguntzaz. Data urrian izaten da.
Nazioarteko epaian erakunde desberdinetako hamar pertsonek osatzen dute. Hauek dira, besteak beste, erakunde horiek: Amnistia Internazionala, Human Rights Watch, International Federation for Human Rights, World Organisation Against Torture, Front Line Defenders, International Commission of Jurists, Derechos Humanos Primero, Servicio Internacional para Derechos Humanos, Diakonie Alemania, eta Huridocs.
Irabazleak
Urtea | Izena |
---|---|
1994 | Harry Wu Txinako Herri Errepublika |
1995 | Asma Jahangir Pakistan |
1996 | Clement Nwankwo Niger |
1997 | Samuel Ruiz García Mexiko |
1998 | Eyad El Sarraj Palestina |
1999 | Natasha Kandic Jugoslavia |
2000 | Immaculée Birhaheka Kongoko Errepublika Demokratikoa |
2001 | Brigadas de paz Internacionales Kolonbia |
2002 | Jacqueline Moudeina Txad |
2003 | Alirio Uribe Muñoz Kolonbia |
2004 | Lidia Jusupova Errusia |
2005 | Aktham Naisse Siria |
2006 | Akbar Ganji Iran eta Arnold Tsunga Zimbabwe |
2007 | Rajan Hoole, Kopalasingham Sritharan Sri Lanka) eta Pierre Claver Mbonimpa Burundi |
2008 | Mutabar Tadjibaeva Uzbekistan |
2009 | Emadeddin Baghi Iran |
2010 | Muhannad Al-Hassani [de] Siria |
2011 | Kasha Jacqueline Nabagesera Uganda |
2012 | Luon Sorvath Kanbodia |
2013: | Joint Mobil Group Errusia |
2014 | Alejandra Ancheita Mexiko |
2015 | Ahmed Mansoor Arabiar Emirerri Batuak |
2016 | Ilham Tohti Txinako Herri Errepublika |
Erreferentziak
- ↑ http://www.lemonde.fr/asie-pacifique/article/2008/11/24/le-combat-de-mutabar-tadjibaeva-survivante-des-geoles-de-tachkent_1122352_3216.html
Kanpo estekak
- (Ingelesez): Martin Ennals sariaren webgunea.
- Datuak: Q689803